
Distantziak
pertsonak inurri bihurtzen ditu
bonbak txanpiñoi
herriak anekdota kartografiko
estatu kolpeak ipuin
eta izenak...
izenak aduanetan geratzen dira.

Distantziak
pertsonak inurri bihurtzen ditu
bonbak txanpiñoi
herriak anekdota kartografiko
estatu kolpeak ipuin
eta izenak...
izenak aduanetan geratzen dira.
Nork: euritan.2009/11/11 00:09:29.675 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Eta denborak, guztia anekdota bihurtzen du. Baita izenak ere.
PD: Neu naiz, Xerrouko.
Nork: martin Riella.2009/11/11 01:29:13.609 GMT+1
ahaztenabearen.mundua.com
...eta itzuleran aduanetatik izenaren bila igarotzean, mugan harremanak topatzen badira...orduan berriro zerotik hastera.
Nork: ostolaza.2009/11/11 11:24:41.069 GMT+1
http://ostolaza.mundua.com
eta oraina doi-doi existitzen denean, oraindik anekdota ez garenean, zer gara?
sarri pentsatzen dut joandako uneak direla errealak eta bizi ditugunak proiektu hutsak direla, gehiegi erreparatzen ez diegun zertzelada iheskorrak, kuidado gutxirekin buruturiko ekintza inboluntario sortak.
eta gero... gero damua dator.
Nork: euritan.2009/11/11 18:45:51.502 GMT+1
www.blogak.com/euritan
zer da ba, zerotik hastea, ibilitako kilometroei ezikusiarena egitea ezpada?
ei, arrasaten ere euritan?
Nork: euritan.2009/11/11 18:46:46.298 GMT+1
www.blogak.com/euritan
Beti gara anekdota. Momentuoro. Horrek egiten gaitu animali eta horrek kentzen digu portagonismoa, egozentrismoa. Beti bizi garelako iraganean oraintxe izan ezik, baina "oraintxe" hori oraintxe pasa da iragan bihurtuz.
Denborak ez du barkatzen, ez baitaki kontu horietaz, zorrotza delako. Eta infiniturarte berdin mantenduko den gauza bakarra delako. Bai, infiniturarte. Beti puntual. Eraldatu gabe berdin.
Nork: martin Riella.2009/11/12 01:05:35.381 GMT+1
ahaztenabearen.mundua.com
Nork: euritan.2009/11/15 01:43:02.081 GMT+1
www.blogak.com/euritan
Atzo izan aurretik, difuminatutako pelikula da oraina, eta gero, halako batean, anekdota soil. Askotan ezta hori ere, burua azpijokoz betetako kaiola baita.
Igarotakoan ez bada, orduan etorkizunean ibiliko da bueltaka burua. Ukiezina izan arren bizi garela sinestarazten digun orri zuriaren gainean dantzan...
Eta bitartean guk aukeratu ez dugun orratzen soinu hiltzailea da inertziaz bizi dugun gidoiaren soinu banda. Oraintxe ez dakit oraina badenik ere, ihesi baitoakit orratzen eta teklatu honen taupaden artetik heriora...
Eta gero esango dute, zuria delako, gezurrak esaten ikasi zuelako, gizakia animalia arrazionala dela... barre maltzurra da denboraren mamua.
Nork: sibérie m'était contée.2009/12/21 11:02:32.475 GMT+1
Distantziaren gailurretik...
Lagunak postontziko spam bihurtu zitzaizkidan, ahots beroa hotzaren ederra urtzen zuen berogailu, herria egunkarietako eta irratiko anekdota, ni neu hamaika aldiz psikoanalizatutako ezezaguna...
Gordinegia da, baina ia dena da zirkunstantzial, ia ezer ez da baitezpadako.
Nork: sibérie m'était contée.2009/12/21 11:21:53.259 GMT+1