Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/16 02:05:10.848 GMT+2

Bat gehiago

DoƱanako ekosistemen existentziaz jabetu orduko kausitu dut geure-geurea dugun gabezia bat. Bat gehiago.

Haizeak dunak mugitzen ditu aleka. Pinudiei erreparatu gabe desplazatzen dira area mendiak aurrera, naturaren lege hutsez, gupida barik.
Pinu hilurrenek pinoiak askatzen dituzte, hondarrak irentsiko dituenean, haruntzago, pinu berriak sor daitezen. Unea heltzean, abisatu gabe galduko dira, kexatu barik hil, patuarekin ados.



                        

Gizakia, ordea, enbata borreroari oldartzen zaion pinu umezurtza da. Egozentrismoaren sukarraz, norbanakoaren salbazioan tematzen da. Ez da ohartzen ekosistemak ez duela sentimenduez ulertzen.

Nork: euritan.2009/09/16 02:05:10.848 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gabeziek egiten gaituzte gizaki. Bestelakoan behi edo pinu ginateke, perfektuak, bakoitzak betetzen du bere funtzioa. Guk ez dakigu zein den gurea.

Nork: Kepa.2009/09/17 20:01:46.382 GMT+2
http://ostolaza.mundua.com

Ez sentimenduez ez banakoez.

Nork: banator.2009/09/18 09:27:26.824 GMT+2
http://www.banator.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru