Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/18 16:56:27.348 GMT+2

erbesteratua

Hain daude izarrak urrun, itzali eta gero ere, euren argia heltzen dela geuganaino. Eta pentsatzen jarrita, baliteke gure gaueko izar guztiak behiala zenduak izana... Alegia, gure gauak beltzak izatea eta izarren azken izpi hilkorrak izatea ikusten ditugun distirak. Eta beste behin zientziak soinekoa ostu dio poesiari. Eta honek larrugorritan, atzerako bidea hartu du, liburuetatik alde eginez, erbesteratua izan baita.

Orain liburuak idatziak izan zain daude.

Nork: euritan.2008/05/18 16:56:27.348 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baliteke izarrak uste baina gertuago izatea, demagun gugandik 71 metro. Eta guk, eskailerak eraiki ezin ditugula lur plastifikatu hauetan, baliteke berez daudenak baino urrunago sentitzea izarrak,  eskuraezinak diren distiretan  sinistu behar dugulako-edo. Sinistu behar dugulako, baudaudela zientziaren  baitango horietatik harat,  eskura moldatu ezin daitezkeen  matematikak. Sinistu behar dugulako magia deritzon ekuazio horren transzendentalean, ezin jakite horretatik poesia egiteko, poesia egoteko eta beti zientziaren gainetik, poesiaren hegaletara libre egiteko guk geuk 71 metroko distantzia hori, norbere ahurretara magia, orrira erbesteratzeko...

;)

muxuat wapa

Nork: izarren marinela.2008/05/23 21:53:35.715 GMT+2
http://mourirpourdesidees.blogspot.com

ah! eztizut esan aurretik hemen noiz edo noiz sartua nintzala! baino  zuria zanan ideia zipitzik bez sasi-detektibe honek!

Nork: izarren marinela.2008/05/26 15:02:16.331 GMT+2
http://mourirpourdesidees.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru