Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/27 22:58:06.791 GMT+1

GAUR ERE EZ

Kontrabandoa.

 

Galtzerdi zikinena, begi garbitu gabeena.

Aspaldian itxita dirauen tiraderak deiadar egin dizu.

Alferkeriaz ez duzu ireki, bertan nostalgia aurkituko duzulakoan.

 

Hotz dago. Hala ere, lore batzuk jaiotzen tematu dira.

Esistentzia koloreztatu dizute, ezin uka.

Alferkeriaz ez dituzu bildu, esnaberritasuna ez kakaztearren.

 

Galtzerdi kirastunek ez dakite izua zer den, ordea, eta goizean goiztik kutsatu zaituzte errealitateaz. Atzoko makillajea garbitzea ahantzita irten zara etxetik. Tiradera zabaldu gabe, loreak ebaki gabe eta izutzen zaituzten beste gauza horiek guztiak egin gabe, denbora aitzakiatzat hartuta.

 

Baina, izatez, alferkeriagatik da.

Hankapuntetan zoaz, isil, zalu, ihesi. Inork gogorarazi ez diezazun.

Nork: euritan.2008/10/27 22:58:06.791 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beti errexagua da denbora aitzakiatzat jarrita ihes egitia ez?Azken finean pisu gehiegi hartzen du galtzerdi eta atzo garbitu gabeko makillajearen aztarnak kentzeak, gehiegi hazi dira loreak inork ile motzetan uzteko.

Ez dakit alferkeriagatik den ala agian koldarregiak garen. Baina nahigabe zeure buruari gogoraratuarazi diozu egin beharrekoa denboraren aitzakiatzat irentsi dizula,  ihesi zindoazen bitartean...

Nork: m.2008/11/06 19:48:54.191 GMT+1
http://mourirpourdesidees.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru