Beiraz bestaldekoa lauso ikusten baino ez digute uzten.
Dakusagunaren atzean zer dagoen ere ez dakigu. Eta bertan, gure uraren konposaera kimikoa manipulatzen dute. Ados jartzen dira, guztiak ados, erabat ados urari anestesiko apur bat eranstearekin. Biziegiak izan ez gaitezen, birak beti norantza berean eman ditzagun.
Baldintzapekoa da gure ontziaren diametroa ere.

Eta iraultza txikiena otu orduko gardentasunak salatzen gaitu.
Erantzunak
Nork: Ostolaza.2009/12/12 17:29:40.126 GMT+1
ostolaza.mundua.com
Nork: .2009/12/13 21:45:46.934 GMT+1
Kabernako alegorian ere Platonek antzeko gauzei buruz hitz egiten zuen, errealidade manipulatu bati buruz.
Arrainari ontzi barruan telebista jarriko baliote bueltak emateari ere utziko zion, exeri eta zituen jakinmin eskaxei erreparatu gabe, eta bide batez, kristal atzean dagoen mundu tintatuari bizkarra emanez.
Nork: martin Riella.2009/12/13 22:23:49.125 GMT+1
ahaztenabearen.mundua.com
jakin dezatela ez garela haien hitz zuriei ate joka, ontzia hausteko asmotan baino
triskantzaren egunean beira hotsa entzungo da, ez tiroen aireratzerik.
ez diametro ez baldintzarik ezagutzen ez duen itsasora egingo dugu jauzi, ohar daitezen buruak eraman gaituela ur handietara, ta ez garela inolaz ere haiek uste bezain itsu
Nork: musutruk.2009/12/14 00:59:32.544 GMT+1
iL fAIT sI fROID dEHORS
Gogoratzen nola haurrak behatza kristalean jartzen zuen arraina engainatu eta erakartzeko? Eta nola arrainak emandako guztia irensten zuen goserik ba ote zuen ere pentsatu gabe? Eta nola arraina komuneko zuloa ikusi hutsarekin aztoratzen zen alde egiteko aukera zelakoan, desagueko ozeanoa kristal arteko babesa baino nahiago balu bezala?
Arrain iraultzaile, arrain inuzente, arrain ezjakin, arrain arrainegi...
Nork: sibérie m'était contée.2009/12/21 10:33:41.935 GMT+1
Ne laun baten modun gukin askok berdiñe ingo luekea: oporretan zaintzeko klaseko arraiek etxea eaman eta behin ondo nazkauta komunetik behera bota. Baño haik behar gattuzte, behar gattuzte beaiek hor irauteko. Eta guri eonean iraunarazten digue. Hala nahi due beñik behiñ.
Nork: tt.2009/12/21 14:05:16.044 GMT+1
Nork: martin Riella.2009/12/29 14:43:00.073 GMT+1
ahaztenabearen.mundua.com
Nork: .2009/12/31 15:47:15.488 GMT+1
Norbere gisara moldatzeak funtzionatzen du egiarekin tupust egin arte
eta gero?
ez da horren erraza egia norberaren arauetara moldatzea.
Urte berri on zuri ere!
Nork: euritan.2009/12/31 17:35:23.150 GMT+1
www.blogak.com/euritan