Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/28 22:25:09.105 GMT+2

Lotan dago, esnatzear da

Maria itsaso beltzean bustiko dugu, Padovako hotelean busti zena baino ilunago; Bukaresteko karriketan paseatu, eta KO utziko duen beste mutilen bati ebatsiko dio pijama... gorputz biluziek jartzen baitizkiote ileak tente antzean. Eta gizon usaina ukanen du bidaiatik bidaiara arteko itxarote gosetian... Ibernatze infernalean... loaldi luzeari emango zaion tregua horren zain... bizirik dagoela erakusteko atzo Italian, bihar Errumanian...

Maria heldu da eta zure begiak ditu

Nork: euritan.2008/04/28 22:25:09.105 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zabor artean genuen aurkitu,

gaixua mila bider genuen dutxatu,

gure aromak genizkion kutsatu

Hoteletako txampu oparituenak

Grappa ttanttaren batenak ere bai agian

“Maria” izenaz genuen batailatu…

Oroitzen naiz

“Zeinegaz ein du bart lo Mariak?”

galdetuz ginela jeloskortzen,

Gure italiako parranda, algara eta zurrunken testigu…

Hori izan zen Maria,

da Maria,

gure Maria  

Nork: tt.2008/04/30 15:30:16.516 GMT+2
tt

earraaaaaaaaaa! Aurtene Maria gure artin eongo al da?

Nork: xomorro gorri.2008/05/01 14:21:38.307 GMT+2

kulero batzuk biher dauz gure mariak, ostantzien etzoie itziko hegazkinera idxeten...

Nork: korridorean.2008/05/02 15:18:13.199 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru