Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/06 01:24:49.501 GMT+2

__PAPEREZKOA__

Lau tolestura soilez paperezko amodio bat eraiki dizut. Eta oparitu. Eta azaldu, zeinen perfektua den, orban beltzik eta itzal ilunik gabea... Zeinen erraz molda daitekeen bion gustura eta, zeinen eder kolorezta dezakegun, guk nahi bezala.

Baina, zera esan didazu, nahiago duzula birziklatutako maitasuna, apurtutako haren hautsetatik jaioa, berri bat baino.

Eta orbanez betetako haren gainean pintatu ditugu gaurkoa eta biharkoa, oraingoz. Bai, apur bat ximurtuta dago, baina, oraindik asko dugu bertan pintatzeko.

Nork: euritan.2008/06/06 01:24:49.501 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta paperezko amodio honek betirako iraungo duen sentsazioa dudanez saiatuko naiz haren azal leunean ahal dudan pintzelkada sendoenak ematen, airean galtzen denean behintzat suma dadin ez dela alferrik izan...

Nork: Alice In Citta.2008/06/07 13:44:54.843 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru