Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/21 00:47:10.788 GMT+2

PAUSOA

Ez ditu eskuak garbitu, baina higieneak itxaron egin beharko du; ilea urratuta dauka, buruari sobera eragitearen seinale; masailak puztuta, begiak gorrituta depresioak edota presioak eraginda; ke usaina dario, garai onak abisatu gabe etortzen direlako; oinutsik aurkitu du egizkiak.

Musu ematen ahantzi zaio, denbora lar igaro da...

                      ... baina, horrek guztiak ez dio ardura, gaur, bere atea jotzeko pausoa eman duen honetan.

Nork: euritan.2008/10/21 00:47:10.788 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak


Etorri egin zaio, konturatu gabe iritsi egin zaio oina mugitzeko garaia, eta sentitu egin du barruan kolpe baten moduan. Eta zergatik ez? pentsatu, eta esan egin du nahi gabe altuan. Oinutsik agian oraingoan, edota begiak gorrituta, edota bihotza ximurtuta... baina sentitu egin du kolpea, eta ia instintiboki pausua ematea egokitu zaio. Egin egin behar dut ba.

(hitzak, irudiak eta esanahiak manipulatzea zilegi bada behintzat, hortxe nere erantzuna...)

Nork: diasporan.2008/10/24 17:40:19.481 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru