Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/22 16:05:41.696 GMT+2

PLASTILINA

Gehiegi ere ez dakit alter egoaren fabrikazioaren nondik norakoez. Soilik dakit maskara perfektua dela bere buruaz era inpertsonalean idatzi nahi duen horrentzat. Gure pusketa bat da, bizimodu txarrenera bideratu edota erabateko zorionera eraman dezakeguna... badakizu, errealitatean egin ezin daitezkeen gauza horiek guztiak. Literturaren plastikotasunak ematen digun askatasunetariko bat da, finean.

Letra piloaz osaturiko plastilina zatia da literatura, eta idazlea, hura manipulatzen ahaleginduko den umea. Batzuetan garen hau irudikatuko dugu eta besteetan izan nahi genukeen hori, hatz baldarrez, betiere. Eta narrastasun hori izango da, hain zuzen, irakurlea identifikatuta sentiaraziko duena, idazlea eta alter egoa anaituko dituena. Bizitza era baldarrean moldeatutako istorioa baita.

Nork: euritan.2008/06/22 16:05:41.696 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai plastilina arma perfektua da, ia etilikotasunerako ilegala izan ahal zatekeena. Ez dakit berez manipulazioa ote dan moldeatzeko diren letra multzo hoiena, nahiago det pentsatu buru barreneko zingiretan ortzimugak irekitzeko giltza direla, badena eta ez denaren arteko dimentsioetara igarotzeko bidetxur serendipityzkoak...

Nork: marianne.2008/06/22 22:52:11.043 GMT+2
http://mourirpourdesidees.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru