Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/01 22:00:19.405 GMT+2

SOLASA

Ehizaren xede, baina, ia oharkabean,

okela usaina.

Eta izerdiarena, beharbada.

Ez hitzik, ez soinekorik.

Eskua estutu.

Mihiak mihiari kosk.

Hozkirriz iritxi da komun zulora,

eta biraka daroa zurrunbiloak.

Kafeteraren orgasmo aromatikoa, lokomotorikoa, rutinarioa.

Bukatzean ohartu da hasi omen zela.

Gustatu zaio.

Izterra ferekatu dio,

ileak lerratu,

erdigune oraino gorirantz.

Zoriontasunaz mintzatu dira une batez,

ezjakin,

lotsagarri.

Inoiz hurreratu balitzaie legez,

okelaz asetako sabelbarrenak lagunduko balu bezala.

Errezelak intimitatea sintetizatzen.

Pertsianaren zulotxoetako argia itsatsi zaio ipurdian.

Argitu du berriro.

  

Nork: euritan.2008/10/01 22:00:19.405 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

beti izan diet enbidia halako momentu-zera hoiei, ez naiz sekula maitasunaz mintzatzera ausartu, baina bai lurrikara gisa antzean...

Nork: m.2008/10/02 20:19:06.994 GMT+2
http://mourirpourdesidees.blogspot.com

...

Nork: ....2008/10/04 23:12:28.744 GMT+2

Kanpoan eguzkitsu den bitartean, zoriontsu izango dira behintzat.

Nork: amaia.2008/10/11 15:31:21.441 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru