Lehenengo eta bigarren graduetako pluralak berdinak dira.
ARTIKULU MUGATU SINGULARRA
|
|
|||
|
ATZIZKIA |
LEHEN GRADUA |
BIGARREN GRADUA |
HIRUGARREN GRADUA |
|
|
-au |
-ori |
-a |
|
-k |
-onek |
-orrek |
-ak |
|
-i |
-oni |
-orri |
-ari |
|
-en |
-onen |
-orren |
-aren |
Zenbait deklinabide-atzizkirekin -AU eta -ORI artikuluak -O- bihurtzen dira:
asteon
asteotan
Adibide batzuk non artikulu hauek, maizenik, erabiltzen diren:
hau guztiau
hori guztiori
hura guztia
Lehenengo gradutako artikulua NI izenordain pertsonalaren ordez erabili ahal da:
etorri naizenau = ni zeina etorri bainaiz
Bigarren gradutakoa ZU izenordainaren ordez:
kantatzen duzunori = zu zeinak kantatzen baituzu
ARTIKULU MUGATU PLURALA
|
|
|||
|
ATZIZKIA |
LEHEN GRADUA |
BIGARREN GRADUA |
HIRUGARREN GRADUA |
|
|
-ok |
-ok |
-ak |
|
-k |
-ok |
-ok |
-ek |
|
-i |
-oi |
-oi |
-ei |
|
-en |
-on |
-on |
-en |
Ikus ditzagun, lehen bezala, adibide batzuk non artikulu hauek, maizenik, erabiltzen diren:
hauek guztiok
horiek guztiok
haiek guztiak
Lehen gradutako artikulua GU izenordain pertsonalaren ordez erabili ahal da:
etorri garenok = gu zeinak etorri baikara
Bigarren gradutakoa ZUEK izenordainaren ordez:
kantatzen duzuenok = zuek zeinek kantatzen baituzue
Hiru gradutako artikuluok zerikusi handia dute ERAKUSLEekin, zeinetarik sortu baitira:
ERAKUSLEAK SINGULARREAN
|
|
|||
|
ATZIZKIA |
LEHEN GRADUA |
BIGARREN GRADUA |
HIRUGARREN GRADUA |
|
|
hau |
hori |
hura |
|
-k |
honek |
horrek |
hark |
|
-i |
honi |
horri |
hari |
|
-en |
honen |
horren |
haren |
ERAKUSLEAK PLURALEAN
|
|
|||
|
ATZIZKIA |
LEHEN GRADUA |
BIGARREN GRADUA |
HIRUGARREN GRADUA |
|
|
hauek |
horiek |
haiek |
|
-k |
hauek |
horiek |
haiek |
|
-i |
hauei |
horiei |
haiei |
|
-en |
hauen |
horien |
haien |
OHARRA: HURA erakuslearen ordez bizkai euskarazko HA erabil daiteke.
Idatzi artikulu bat