Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/06 12:34:03.313 GMT+2

Anbulatorioko parkea

Irakurtzen ari naiz “Eta Kitto” aldizkarian Elena Lakak idatzi duen artikulu bat, Anbulatorioko parkean egiten ari diren obrei buruz.

Gauzatxo bat nahi nuke aipatu, oker badabil gereziondo japoniarrekin eta.

Egunero pasatzen naiz parke horren albotik, eta obrak hasi zirenean hauxe ikusi nuen: Gereziondoak kendu baino lehen, haien adarrak ari ziren mozten langileek. Harrituta geratu nintzen, normalean zuhaitz bat botatzeko enborra mozten dute eta. Pentsatu nuen, beno agian zuhaitzak kontserbatuko dituzte...

Gero arratsalde horretan ikusi nuen gereziondo bat bere sustraiekin eta guzti kamio baten jartzen, garabi bat erabiliz. Hainbeste esfortzu egin eta gero nik uste zuhaitzak babestuko dituztela eta birlandatuko dituztela  lanak bukatu eta gero.

Hauxe da nik ikusi dudana, "porfin" Eibarren  zuhaitzen bizitza errespetatzen, beno ea hemendik aurrera gereziondo hauek babestu dituzten bezala, egiten dira gauza guztiak..

Nork: flap.2007/10/06 12:34:03.313 GMT+2
Etiketak: japoniar gereziondo anbulatorio | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ea egia den, behingoagatik! baina non ladatuko dituzte? Bada Eibarren arbolekiko errespetua izateko garaia. Porlanak jango gaitu, bestela!

Nork: leire.2007/10/08 16:37:33.268 GMT+2
www.eibar.org/blogak/leire

...ez dakit bada! Oso baikor ikusten zaituztet! Eibarren parkea eesaten zaio bariantearen irteeran, estaziño gainean, dagoen banku zistrin bati. Edota Alfako semaforoa pasa eta gero, Torrekuaren azpian dagoen iturri itsusi horri....beraz...

jorge b

 

Nork: .2007/10/09 17:51:43.942 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru