Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/05/13 16:28:50.185 GMT+2

Azterketa gertu dagoenez...

Datorren zapatuan euskarazko azterketa dut...HABEren bigarren mailakoa hain zuzen. Bada, hemen nauzue praktikatzen pixkatxo bat. Azken aldi honetan, nahiko lanpetuta nabil eta ia BOGArena ahaztuta daukat.
Hala ere, hainbat blog eta web orritan nabigatzen ari naiz, eta batzutan ere zer edo zer idazten dut blog eta orri horietan.
Gaur, nire blogean dihardut, ia ia "a pelo", nola ateratzen zaidan idazlana ikusteko...
Beno datorren azterketaren idazmen arloan, 200  bat hitz edo gehiago eduki ditzan  artikulu bat idatzi behar dut, eta badakizue han ez dut edukiko informatikaren laguntza. Xuxen eta Euskalbar barik ez dakit nola moldatuko naizen...ai, ai, ai...
Horregatik nabil hemen, Blogaren interfazean zuzen-zuzenean idazten...
Azken egunotan, konturatu naiz ausartagoa naizela idazten, orain besteen postak errezago erantzuten dut eta . Gaia interesgarria izaten bazait, nire iritzia gero eta arinago botatzen dut, ze demontre.
Baina arazo larri batekin topatu naiz. Gaia oso interesgarria izaten bazait, akabo.Nire idazteko gogoa pizten da eta horra noa buru makur,  parrafada idaztera. Gero, beti beranduegi, hanka sartu dudala konturatzen naiz,
"Oxtias nor hori k bat zeraman..kaka zaharra".
 Putada galanta da, besteen blogean textua editatzeko aukera ez edukitzea.
Beno horrela nire inekiboko seilu, lagatzen dut,  Horixe ba!

Posted by: flap.2008/05/13 16:28:50.185 GMT+2
Tags: blogak azterketa | Permalink | Comments (3) | References (0)

Comments

Trankil txo! Titulua daukagunoi ere berdin-berdin pasatzen zaigu. "K" demonio horiek!
Animoa! HABEn ez dakit zer maila emango dizuten, baina blogarien artean lehenengo dibisioan zaitugu.

Posted by: Benito.2008/05/13 18:29:34.772 GMT+2
http://karrajua.org

Animo, zapatuan horrela idazten baduzu, titulua zure eskuan duzu!
Hori bai, belarriak zaindu argizari tapoi bat ez agertzeko egunotan :-)
Kontatu diguzu
Suerte

Posted by: leire.2008/05/14 10:54:16.358 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

badaezpada ere "oxtias" hori ez idatzi idazlanean!

Posted by: jorge.2008/05/14 11:06:24.510 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco