Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/03 17:02:19.450 GMT+2

Euskara eta blogak


Azken bolada honetan, gero eta blog gehiago irakurtzen ari naiz, handik edo hortik, beti zer edo zer berri aurkitzeko (gai izango naizen) asmoz. Nire euskara lantzeko ez da gauza txarra horrela mugitzea baina blogosfera hain handia denez galtzeko zorian nabil batzutan. Horregatik leku faborito batzuk markatu ditut, blogosferaren basoan bidea ez galtzeko.

Eibarkoa naizenez Eibar.org-en blog komunitatean joko dut sarritan, “Eibartik” eta “Kalamuatik Txargainera” blogetan batez ere. Nire bloga, Blogak.com kokatuta dagoenez, leku horretan ere nabigatzen dut blog desberdin batzuk irakurtzen. Beste leku bat da:“Sustatu.com”, Hemen egunero berri eta gauza interesgarriak agertzen dira eta beste lekuen lotura pila bat ere.

Euskara ikasten ari naizenez beste bi leku aipatzeko: Karrajua.org eta Euskaljakintza. Leku zoragarri biak: berriak, loturak, ariketak, eduki desberdin pila bat euskara lantzeko. Meritu handia daukate web hauek egiten dituztenek.

 

PD: Beno “peloteo” hau bukatzeko, idatzi dudana, blogean nola ipintzen diren loturak praktikatzeko izan dela, aitortu behar dut

PD2:  Baina jarri ditudan leku guztiak, oso interesgarriak dira, bene-benetan.

Nork: flap.2007/04/03 17:02:19.450 GMT+2
Etiketak: euskara blogak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa! Lehenik eta behin, mila esker euskaljakintza aipatzeagatik. Eta, bigarren, eutsi goiari (euskara ikasi eta hobetzeko ez baitago adinarik)!!! Gainera, oso ondo idazten duzu... (eta hau ez da "peloteoa")   ;-) ;-)


Nork: Maite.2007/04/03 21:56:14.973 GMT+2
http://euskaljakintza.blogsome.com

Eskerrik asko. Zure bloga ere gustura irakurtzen da, polito idazten duzu.

Nork: Benito.2007/04/04 00:16:45.316 GMT+2
http://karrajua.org

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.