Ez dakit euskara
inposatzen ari den azken aldiotan, ez dakit..
Nire kasuan behintzat ez
da horrela izan, justu-justu kontrakoa baizik.
Txikitan, erabat
baztertuta zegoen euskara ikastetxeetatik eta horren ondorioz hemen nauzue, berrogeita
piko urterekin eta euskara ikasten...
Azken urteotan gauzak asko aldatu dira, baina nahiz eta hainbat arlotan euskararen alde jardun, mundu globalizatu honetan euskararen etorkizuna kilin-kalan dago oraindik.
Aldi honetan, berriz, gazteleraren erabilera hedatu da Euskal Herri osoan, euskararen ezagutza handitu den arren.
Halere batzuei
euskara hedatzeak ikara ematen die eta euren kexak gero eta altuago, lau haizetara
zabaltzeko asmoz ari dira.
Hori bai, euren pentsamendua barreiatzeko , hedabide boteretsu batzuek laguntza eskaintzen diete, oso gustura.
Bakoitzak bere iritzia edukiko du honi buruz, niretzat artikulu hauek euskara ikasteko gogo handiagoa ematen didate. Hala ere ez dut ulertzen haien jarrera...beno bai, pertsona hauentzat euskara soberan dago, hori da gakoa. Eskertzekoa da azken bolada honetan euren iritzia hain garbi azaltzea.
Nik uste dut berriz, Euskal herriko herritar osoa izateko, euskalduna izatea ezinbestekoa dela eta halako jarrerei aurre egiteko argi eta garbi aldarrikatu
egin behar dugula "euskara dela euskaldun egiten gaituena"
Ez naiz hizkuntzetan
aditua, baina lehenik eta behin argi eta garbi
eduki behar dugu zein den helburua. Alferrik gabiltza batzuek gauza bat nahi badute eta besteek
beste bat guztiz ezberdina.
Gure nahia euskararen etorkizuna bermatzea baldin bada elkar gaitezen, irtenbide onenak aurkitzeko asmoz., bestela jai daukagu.
Euskararen etsaiak berpizten ari dira eta.
Erantzunak
Askoatn galdetzen diot neure buruari zer egin ote dieten hizkuntza gutxituek inperio-hizkuntzei, eurek dute-eta boterea munduan.
Nork: leire.2008/05/07 16:52:47.098 GMT+2
eibar.org/blogak/leire