Gorroxixa Berri

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2011-07-19 09:20
1

Azken bolada honetan "a tope" nabil proiektu berri batekin...
Betidanik arboletan eraikitzen diren etxetxoak izan ditut gustuko, tamalez inguruan dauzkadan zuhaitzak pinuak dira batez ere eta beraien enbor luzeak ez dira egokienak txabola bat muntatzeko.
Agian enbor edo poste batzuk erabiliz...baina nondik atera? Horretaz nengoenean lehengusu batek etxe zahar batetik egurra pila zekarrela sua egiteko...
Bat batean nire arazoak konponduta...
Ez nuen denbora gehiago galdu eta ziztu bizian zutoin sendo batzuk hartuz  hasi nintzen eraikitzen "Gorroxixa Berri".
Hona hemen argazkietan  eraikuntzaren prozesua...

Txabolatxo bat baneukan jada eginda...
Leku berean jarri nituen oinarrizko zutabeak
Gero lurreko oholak jarri nituen Listoi batzuk erabiliz txabolaren estruktura eraiki nuen eta ohol ezberdinekin hormak eta teilatua jarri nituen Balkoitxo bat egin eta teilatuko leihoak jarri nituen ...eta une honetan teilaturen teilak jartzen ari naiz...
Laster informazio eta argazki gehiago...

JJ

JJ 2012-04-27 16:26 #1

Zorionak. Txabola zoragarria eta zuk zeuk egina!! Hau inbiria hau...


Utzi iruzkina: