Ezaguna da Eibarko kafetegi eta tabernetan "kortauak" edo "ebakiak" era berezian egiten direla.
Izan ere, kafe bitxi horiek egiteko esnearen krema erabiltzen da eta horregatik Eibarko ebakiak kafe arruntak baino goxoagoak suertatzen dira.
Tamalez, halako kafeak edaten ohitzen bazara, beste lekuetan topatzen duzun kafeak mingotsegiak iruditzen zaizun.
Nik, egia esan, ez dut kafetxo bat edaten ere, baina emazteak, ai emazteak, kafe barik ezin du bizi.
Eta kafe on bat dastatzeak, batez ere emaztearen umoreari dagokionez eta azken finean eguna ondo eramateko inportantzia itzela du.
Eibartik zehar mugitzen baldin bagara ez dugu arazorik, leku "madarikatu" batzuk saihesten badugu behintzat, baina kanpora joaten garenean hasten dira iskanbilak.
Denboraren poderioz eta hanka sarritan sartuz gero, hainbat herritan kafea Eibarko tankeraz egiten diren kafetegi batzuk aurkitu ditugu baina oraindik inguruko herri gehienetan galduta gabiltza.
Tagzanian webguneko mapa batean jartzen ari gara leku zoragarri horiek
map
Zoritxarrez guk dakizkigunak oso urriak dira, horregatik toki gehiago markatzeko zuen laguntza eskatzen dizuegu.
Benga faborez animatu eta esaguzue zuen kafe-txoko bereziak
Ea behingoz Donostian, Zumaian eta abarretan, kafetxo on bat lortzen dugun edatea...
2008/12/11 09:39:53.308 GMT+1
Kafea, Eibarko estiloaz
Nork: flap.2008/12/11 09:39:53.308 GMT+1
Etiketak:
kafea
eibar
bilaketa
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nire arazoa sakonagoa da Edu. Goizeko kafea hartu bartik ez naiz pertsona, batez ere ohetik jaiki eta handik ordu pare batera, eta normalean eibar eta usurbilen artean banatzen ditut kafe goizitiar horiek, lanegunetan lehengoak eta jaiegunetan besteak. _Baina prezioan dator arazoa: usurbilen eta txokolatinarekin 1,10€ eta eibarren 1,25€. Hau da hau!
Nork: jorge.2008/12/15 21:43:28.284 GMT+1
Nork: BEA.2008/12/18 09:28:34.551 GMT+1
Prezioetan ez naiz sartuko, banekien Eibarren garestiagoak izaten direla inguruko herrietan baino...
Nork: flap.2008/12/20 11:17:27.041 GMT+1
Nork: Eleuskaltegi.2009/02/19 16:32:06.933 GMT+1
http://eleuskaltegi.wordpress.com/