Atzo Euskaltegitik deitu zidaten...iadanik ikasturte berria martxan dagoela esateko.
Ikasbil orrian sartuta Ikasten lotura klikatu behar da hasteko. (Edo zuzen-zuzen Ikasten orritik sartzen ) Aurten sistema berri bat prestatu dute etxetik edo lantokitik ikasten dutenentzako.
Moodle plataforman oinarrituta dago sistema berri hau. Egun ez dugu behar CD-Rom bat eta programatxo bat instalatzea ordenagailuan kurtsoa aurrera eramateko.
Orain dena interneten bidez egiten da. Beraz sarean egon behar duzu, baina horrela edozein ordenagailu mota erabil dezakezu edota edozein sistema erabilgarria.
Erabiltzailearen izena eta kontraseña sartuz gero zure kurtsoan sar zaitezke, era ezin errazagoaz.
Horretaz aparte, aukera ugari ematen du Moodle plataformak guztiz interaktiboa delako.
Pixkanaka-pixkanaka bere trikimailuak aurkitzen ari naiz...kontatuko dizuet...
2008/10/10 10:13:26.782 GMT+2
Moodle Plataforma Boga zaharraren ordez
Nork: flap.2008/10/10 10:13:26.782 GMT+2
Etiketak:
boga
ikasten
moodle
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Guztiontzat da berria sistema hau, eta irakasleok ere ikasi egin beharko dugu nola atera probetxurik handiena plataformari. Esan duzun bezala, itxura baten abantaila handiak dauzka: ez duzu CDrik behar, link-ak bertan gehitu daitezke, word-eko fitxategiak erantsi....Ikusiko dugu zer ematen duen kurtso berriak.
Beste kontu bat, irakurri dituzu Iruñea-Veleiako azken berriak? Azkenean ez dakit dena ez den iruzur bat izan behar. Behintzat, filologoak ez daude oso konbentzituta aurkikuntzaren egiazkotasunaz. Nahiko trama mamitsua nobela bat idazteko, ez?
Nork: nerea.2008/10/10 16:23:01.205 GMT+2
Iruña-Veleiari buruz zer edo zer idatzi ditut Sustatun, (flap goitizenarekin), eztabaida txiki bat sortzen, AJ-ren erantzuna oso interesantea da begiratu>>
baina zuk diozun bezala "nobela hau" gehiegi luzatu egin da. Ea laster ditxosozko adituen komisioak bere iritzia ematen duen, dena argi lagatzeko...
Nork: Edu.2008/10/10 16:41:18.701 GMT+2