2010/07/22 18:13:58.760 GMT+2
Laster arte
Ez zaizkit bat ere gustatzen. Ez zait agur hitza gustatzen.
Gero arte bat nahiago dut. Pertsona hori berriz ikusteko desioa berean mantentzen du. Nahiz eta askotan jakin azken aldia dela.
Jejej, ez, ez naiz orain goibel jarriko. Udan gaude, Soraluzeko jaiak gertu eta denoi Uda alai bat izatea opa dizuet, badakizue, irrifarra beti ahoan!! Aberatsak izan eta ondokoak aberastu; gauza ikuspuntu ezberdinetatik bizi, urkulura patinatzera joan eta hegan egin ,hegazkinez edo zuen ohetik, bakarrik edo norbaiten eskutik! Eta garrantzitsuena, zoriontsu izan!
Ba hori, mila esker irakurri nauzuen denoi eta gero arte! Oporrak eta gero ikusiko dugu elkar berriz!
P.D.:Zuetako inor ez dut nahi Darwing sarien zerrendan ikusi nahi, ados?
Nork: aitormorillo.2010/07/22 18:13:58.760 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/28 18:18:43.854 GMT+2
aberatsa konturatu gabe
Zelan doa bizitza?
Aspaldian nire txokotik agertu gabe egon ondoren Udaren etorrerak idaztera animatu nau. Zerura begiratu eta azkenean kolore urdina ikusi ahal izan dugu. Eta eguzkia. Eta beroa.
Bai, azken egunetan kexak mutur batetik bestera aldatu dira, hotz eta euriaz naskatuta egotetik, beroaz naskatua egotera pasatu gara. Nik beti pentsatu izan dut gizakia izatez ase ezina dela.

Eta momentuko krisialdia eta ase ezintasun hau nahiko lotuta daudela uste dudanez pare bat galdera utziko ditut, erantzun baten esperoan noski:
Kapitalismoa sistema txarra al da? Ba al da beste aukerarik?
Kapitalismoak edo materialismoak eraman gaitu gaur egungo egoerara?
Eta honen harian gaur topatu dudan esaldia:
"Aberatsa ez da ugari duena, behar gutxi duena baizik"
Zuek zer uste duzue?
Ni behintzat zoriontsu sentitu naiz, aberats sentitu naiz! Behar dudan dena daukat!
Irrifar egin! Aberastu zeuen burua eta zeuen ingurukoak ere! Eta osasuna ez dadila inoiz falta!
Nork: aitormorillo.2010/06/28 18:18:43.854 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/07 17:55:06.088 GMT+2
Erabakiak
Gaurkoan hausnarketa batekin natorkizue, erabakien inguruko hausnarketa batekin hain zuzen ere.
Gure bizitza pausoz pauso eraikitzeko erabakiak hartu beharrean aurkitzen gara txiki txikitatik. Erabaki hauek gure bizitzaren zutabeak izan daitezke (ikasketak, lana...) edo apaingarri soilak (asteburuan mendira edo hondartzara joatea).
Zein da gakoa? momentu oro erabaki zuzena hartzea ezta? Norbaitek esango du denborak esaten duela erabakiak onak edo txarrak diren. Nik ez nuke hori esango.
Erabaki batek gure momentuko nahiak asetzen ditu, eta gure etorkizuneko desioak piztu. Erabaki batek beste batera garama. Beraz bizirik jarraitzeko erabakiak hartu beharra dago. Bizirik sentitzeko erabakiak hartu beharra dago.
Eta zer gertatuko litzateke...? Eta besterik aukeratu izan banu banu? Eta...? Inora ez garamatzaten hipotesi leloak baztertu behar ditugu eta garrantzitsuena, ahal den neurrian behintzat, erabakiak gozatzea da.
Gainera bizitzak askotan ustekabe oso politak gordetzen ditu eta ustezko erabaki txiki bategatik sekulako esperientziak bizi ditzazkegu.

Zein da zeuei bizitza aldatu dizuen erabaki txiki hori?
Nire kasuan adibidez, kafetxo bat hartzeko erabakiak bizitza aldatu didala esan dezaket. Bai, bai, kafetxo batek.
Erabakiak hartu eta irrifar egin!
Nork: aitormorillo.2010/06/07 17:55:06.088 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/05/26 18:49:40.252 GMT+2
Mundua Koloreztatu
Hasiera baten goibel xamar sentitu naiz baina barreneko poztazun batek bultzatuta pintzela hartu eta ingurua koloreztatzeari ekin diot:
Lehenik hodei ilunak zuriz margotu eta zeru urdin bat tartekatu dut. Ondoren Eguzkiaren txanda heldu da, eguzki laranja laranja bat marraztu dut eta magia balitz bezala, hodei eta eguzkiaren tartean ostadar eder bat agertu da. Pintzela ostadarreko kolore ezberdinetan igurtziz mendi, erreka, txori eta zaldiak margotu ditut, batzuk more, besteak berde, nire irudimenari mugak jarri gabe.
Honela ba ahate berde eta arrain gorri batzuk margotu ondoren zerua beltzez margotu eta gau polit bat marraztu dut. Ilargi hori eta borobila zeruan eta poliki poliki izarrak marrazten hasi naiz, bat horia, bestea berdea, bestea urdina, bestea larrosa.
Nire sorkuntza amaitu dudanean berau mirezten jarri eta izar koloretsuek irrifar polit bat oparitu didatela konturatu naiz, zure irrifarra!
Eta zuk zer koloreztatuko zenuke grisez bustitako egun horietakoetan?
P.D.: Nik adibidez gure etorkizunarekin jolasten duten handikeridun politikari guztiak pailazoz koloreztatuko nituzke, ez genuke ia aldaketarik somatuko baina irrifar polit bat marraztuko litzaiguke ahoan!
Nork: aitormorillo.2010/05/26 18:49:40.252 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/05/25 13:57:47.181 GMT+2
Ikuspuntu bakarraren arriskuak
Nork: aitormorillo.2010/05/25 13:57:47.181 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/05/11 20:32:18.759 GMT+2
Bizirik Sentitu
Blogari bizitza pixkat eman nahian gaurkoan galdera bat egingo dizuet, espero bakoitzak bere ikuspuntua ematea eta eztabaida polit bat sortzea. Hona hemen galdera: zer da zuentzat bizirik sentitzea?
Lagun oso berezi batek behin zera esan zidan, bati gerta ahal dakiokeen gauza politena goizero jaiki eta bizi zirrara guztiz eraberritua izatea dela.
Eta zer da bizi zirrara? Niretzat egunero esnatu eta egun hori topera bizitzeko nahia, zure ingurukoez gozatzeko nahia eta munduari (zure gertuko munduari behintzat) hor zaudela oihukatzeko nahia da.
Era berean bizi zirrara hori jasotzea bezalakorik ez dago.Bizi zirrara eraberritzen dizun lagun bat aurkituz gero munduko pertsonarik baliotsuena sentitzen zara, inoiz baino biziago sentitzen zara!
Eta nire ustez, harreman orotan, bizi zirrararen trukaketa bakoitzaren irrifarraz neur daiteke! Nire lagun berezi honek adibidez sekulakoak oparitzen dizkit!

Fufur bizi zirraraz beterik dago...bere lagun berezia ere...
...eta zuen ustez zer da bizirik sentitzea?
Nork: aitormorillo.2010/05/11 20:32:18.759 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/05/09 20:52:01.485 GMT+2
Hanka Labanka II
Duela gutxi nire alter egoak Pil Pilean aldizkarian inline patinaiari buruzko idatzia egin du. Patinaia mota honetan sakondu nahian eta
bereziki slalom modalitatea zeugana ekarri nahian hona hemen pare bat adibide patin pare batekin, kono batzukin eta ordu askoko praktikarekin lortu ahal denari buruz. Espero gustatzea!
Eta azken hauek mundu mailako onenak! Onak izan eta irrifar egin!
Nork: aitormorillo.2010/05/09 20:52:01.485 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/27 20:05:47.735 GMT+2
Bertatik Mundura
....semaforoa gorri jarri da... ...motore hotsak, txistuak, oihuak... autobuseko leihotik begiratu eta inguruko nahaspilarekin bat egin dut, kaleak autoz beteta, jendea presaka denboraren joanaren gatibu...
Halako baten begirada pareko eraikinera zuzendu eta han aurkitu zaitut, lasai, zure mikromunduan, musika entzuten, etxeko balkoian botata...etxeko balkoian? Hori iruditu zait behintzat!Bapatean zugana hegan egin dut baina ezin izan naiz gelditu eta hegan egiten jarraitu dut, beste lur batera, beste paraje batzutara, itsasoaz haratagoko larre eta muino berdeetara. Eta han zaude... ez zure etxeko balkoian, ez. Han...larre erdian, bildots eta txakur batekin jolasean ;). Eta bapatean nigana begiratu eta irrifar egin duzu, :D. Munduko irrifarrik politena...
...eta semaforoa berde jarri da...eta berriz ere txistu hotsak, motore hotsak, zarata...
...baina irrifarra ahoan dudala konturatu naiz :D,
Hegan egin eta irrifar egin!
Aste ona izan!
Nork: aitormorillo.2010/04/27 20:05:47.735 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/19 21:25:31.216 GMT+2
Larrosa Urdinak
Behar barda galdetuko zenioten zeuen buruari ia zergaitik daukadan larrosa urdin hori nire blogean.
Lehenik eta behin larrosa urdinak duen esanahia azalduko dizuet. Larrosa urdinak naturaz gaindikoa adierazten du, ez baitago larrosa urdinik naturan. Era berean maitasunaren, askatasunaren, konfiantzaren eta lasaitasunaren ikurra da.
Larrosa honi buruz entzun nuen lehen aldia duela urte asko izan zen eta asko esatean, asko asko direla uste dut, ez dakit noiz zehazki, baina badakit lekua eta badakit zeinen ahotik. Eta egia esanda, burmuinean gorderik geratu zait ordutik.
Eibarko Institutuan izan zen. Ez, ni oraindik ez negoen hara joateko prest, gazteegia nintzen, baina nire aita euskara ikasten zebilen eta antza denez euskarazko ipuin kontaketa batzuk antolatu ziren institutuan eta hara joan ginen biok, batetik nire aita, bere hizkuntza hobetzera eta bestetik ni, ume moko bat arratsalde pasa.
Hala ere ume moko hark bere bizitzan ahastuko ez zuen pertsonai bat ezagutu zuen. Bere ahots goxo eta ozena nire belarrietara heldu orduko liluratuta utzi ninduen eta bere kontakizunekin ametsesko bidai baten murgildu nintzen, bere izena Koldo Ameztoi. Eta oparitu zigun bidaiaren izenburua, larrosa urdinaren kondaira.
" Bazen behin enperadore txinatar bat oso aberatsa zena eta sekulako boterea zuena. Honek bazuen alaba bakar bat ezkontzerik nahi ez zuena inolako senarren menpe egon nahi ez zuelako. Baina bere aitak ezkontzera behartu zuen. Hala ere bere senargaiak bete beharreko baldintza alabak ezarri zuen: Larrosa Urdin bat oparituko zion mutilarekin ezkonduko zen.
Segituan agertu ziren lehen senargaiak.
Lehenak inoiz ikusi den zafiro politena oparitu zion, larrosa formakoa berau. Printzesak ez zuen harri bitxirik nahi ordea.
Bigarrenak erreinuko jarroi ikusgarriena oparitu zion, larrosa urdin baten irudia zuena, baina neskak benetazko larrosa bat nahi zuen.
Eta honela bata bestearen atzetik printsezak denak baztertu zituen.
Egun baten, jauregiko jardinetatik zebilela, printzesak doinu goxo eta polit bat entzun zuen. Doinu hau musikari gazte baten txirulatik zetorren eta gure printzesa ziharo liluraturik gelditu zen. Biak elkar ezagutu eta egunak joan egunak etorri maitemindu egin ziren.
Hala ere arazo bat zegoen, musikariak larrosa urdin bat eraman beharko zion erregeari bere alabarekin eskontzeko eta hori dela eta printzesa unkiturik eta triste bizi zen. Egun baten musikariak zera esan zion:
- Lasai maitea, gaur arratsaldean egon zure aitarekin jauregian, nik larrosa urdin bat eramango dizut.
Arratsalde hortan bertan, eta errege, printzesa eta lurraldeko mandatari guztien aurrean, musikaria jauregian agertu zen, larrosa zuri bat eskuan zuela. Denak barrezka hasi ziren eta erregeak oihuka esan zion alde egiteko, hura ez zela larrosa urdin bat. Baina denen harridurarako, printzesa jaiki eta zera esan zuen:
- Hau da nik nahi nuen Larrosa Urdina.
Aitak segituan dena ulertu eta musikaria eta printzesa ezkondu egin ziren."
Hori da istorioa, ez da Koldo Ameztoi handiaren ahotik entzutea bezelakoa baina behintzat orain istorioa ezagutzen duzue.
Eta hori da larrosa urdinaren inguruan esateko nuena. Tira azken gauza bat:
Nik aurkitu dut nire larrosa urdina!
Espero zuek sortea izatea!
Irrifar handi bat eta larrosa urdinak denentzat!
Nork: aitormorillo.2010/04/19 21:25:31.216 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/07 13:25:25.190 GMT+2
Idatzi eta hegan egin!
Bai, badakit aspaldian txoko honetara agertu ez naizela! Barkatu mesedez! Ia bloga idazteari erritmoa hartzen diodan!
Hain zuzen ere hortaz idatzi nahiko nuke, Idazteaz!
Duela gutxi Aitor Madrid eta Markel Arizagak Pili Pilean aldizkariko atarikoan bizitzaren erritmoari buruzko solasaldia aurkeztu ziguten. Ni guztiz ados nago beraikin, bizitza bizitzea ahazstu zaigula uste dut! Helmugara heltzeaz arduratzen gara, helmugara doan bidea ahaztuz. Bideaz gozatu beharra dago!
Honen harira dator hain zuzen ere Idazketa. Eta baten batek esango du, zertarako idatzi? Zertarako zirriborroz betetako orri bat?
Lasaitu, arnasa hartu, mahaia garbi, orriak zuri, boligrafoa eta zu! Utziozu zure buruari hegan egiten, eta hegaldia paperean marraztu! Zure ideia, desio, amets, buruhauste eta abarrak islatu, ez dago mugarik! Hegan egin!
Eta zein da helmuga?
Hori da politena, ez dagoela helmugarik! Bideaz gozatuko dugu, hegaldiaz gozatuko dugu! Eta bizitzaren erritmoa berreskuratuko dugu! Burua paperetik altzatzean biziago sentituko gara, lasaiago!
Egin kasu.Saiatu.
Nik gaur nire teklatuko hizkietan zehar egin dut hegan zuei lerro hauek aurkezteko! Hegaldiaz gozatu dut! Bizirik sentitu naiz!
Espero zuek ere gozatzea!
Fufurrek hegoak ditu!
Irrifar handi bat denontzat!
Nork: aitormorillo.2010/04/07 13:25:25.190 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

