Bizitzaren Soinu-Banda

fufur 1456132683263 Fufur-en Txokoa | 2010-11-03 18:10
2

Kaixo lagunak!

Hemen naiz berriz ere!

Gaurkoan ez dut hausnarketa sakonik egiteko gogorik. Gaur pozik nago. Irrifartsu. Eta aurreko post-arekin lotuta izan dudan erantzun batek ideia bat eman dit (mila esker Egoitz, eta bide batez erantzuten duzuen guztioi ere eskerrak). Gaurkoan proposamen batekin natorkizue.
Lagunduko al didazue egunerokoaren soinu banda sortzen?

Edo hobe esanda, goizean goiz jaiki eta eguna tope eta irrifartsu hasteko kanturik ezagutzen? Edo ilunabar lasai eta koloretsu bat lagunduko duenik? Edo zure neska/mutil laguna ikusi bezain pronto sortzen zaizkizun kilimak deskribatuko dituenik?

Ongi da, neu hasiko naiz:

Eguna irrifartsu hasteko, klasiko bat, beharbada ezagunegia, baina niri gustatzen zait:

Maitasun kontuetarako:

Eta azkenik, zuei irrifar polit bat ateratzeko:

Onak izan, irrifar egin eta zuen proposamenak espero ditut!

Aitor

Aitor 2010-11-03 18:54 #1

Aupa tokaio,

Eguna hasteko, maitasun kontuetarako eta gaualderako tori nere propsamenak.

Eguna hasteko,
REM taldearen It´s the end of world:
http://www.youtube.com/watch?v=u2UhvN0k74w

Maitasun kontuetarako,
Doctor Deseoren Abrazame
http://www.youtube.com/watch?v=0G6_hPsSbIQ
Pablo Milanesen Yolanda
http://www.youtube.com/watch?v=RBUtbsU2RKY

Oheratzeko berriz beste bi hauek,
Beiruten Elephant Gun
http://www.youtube.com/watch?v=SWSz_PAfgNc
Hertzainen Amets
http://www.youtube.com/watch?v=RybCulVRngA

Hona hemen nire proposamena eta ez ahaztu Ruperrek dioena egiteaz:
http://www.youtube.com/watch?v=ZRUzk6shcyk

Fufur

Fufur 2010-11-04 10:15 #2

Aupa Aitor!

Oso proposamen interesgarriak! Ia jende gehiago animatzen den!

Mila esker!

Utzi iruzkina: