Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/02 08:26:45.739 GMT+2

Automobila gaur egungo gizartean.

Ukaezina da automobilak gero eta garrantzi handiagoa duela gaur egungo gizartean. Gure hiri eta herrietako paisaia

itxuraldatu egin du autoak, eta, horrekin batera, jendearen bizimodua ere bai, neurri handi batean. Automobilaren aroan

bizitzen ohituta gaudenontzat lanak ditu autorik gabeko gizarte edo bizimodu bat irudikatze hutsak ere,

hainbestexerainokoa baita ibilgailu horrekiko atxikimendua eta menpekotasuna.

Baina ukaezina da, halaber, automobilak eragindako arazo eta kalteak ere gero eta larriagoak direla. Autoak gero eta

ugariago dira eta ez dirudi ugaltze horrek inoiz goia joko duenik. Gobernu, erakunde eta abarrek oraintsu arte ezer gutxi

egin dute izurrite moderno honi gogor egiteko, baina noizbait neurriak hartu beharko dituzte, automobilaren oldarpean

itota hilko ez bagara, behintzat.

Automobilak sortzen dituen arazo eta buruhauste horietaz guztietaz eztabaidatzeko aukera izango duzu ataza honetan.

 

 

 

Irakur ezazu ondorengo inkesta eta esan horko hamar baieztapen horiekin ados zauden ala ez.

Nork: eibarkoudaleuskaltegia.2008/07/02 08:26:45.739 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nire iritzian autoak gaur egungo gizartean izugarrizko garrantzia hartu du. Izan ere, 18 urte bete eta gehiengoak, berriro diot gehiengoak, autoko karneta ateratzea du misiotzat. Hala ere, egia da geroz eta auto gehiago aurkitzen ditugula kalean eta honekin batera kutsadurak gora egiten duela. Dena dela, autoak berez ez dira kaltegarriak izan ere honek mugikortasuna errazten digula uste dut, kaltegarriak gu gara hau erabiltzen ez dakigulako edo hobeto esanda egoki erabiltzen ez dakigulako. Gainera goikoek ez dute arazoa errazteko inongo baliabiderik jartzen autobusa edota edonolako garraio publikoa erabiltzeko ordaindu beharreko prezioa izugarria baita. Hala ere gasolina ere gora eta gora ari da...

Nork: ziggystardust.2008/07/02 15:00:07.921 GMT+2

GUre ustez, autoz ibiltzea arriskutsua da gehiengoetan, batez ere, astebukaerretan.

Nahiz eta guretzat beharrear beharrezkoa izan, ez daukagu beste irtenbiderik. Oraintze esaten dute abiadurazko handiko trenak erabiltzeko, baina, irtenbide hau oso kutxakorra da eta naturari kalte asko egin dio .  

Nork: Nerea Irune.2008/07/03 09:57:21.823 GMT+2

Gure iritziz, kotxeak arriskutsuak eta kutsakorrak dira. Baina guztiz beharrezkoak dira. Modu egokian erabiliz gero, ezbehar gutxiago gertatuko lirateke. Gaur egungo gazteek gero eta lehenago nahi dute karneta atera libreago sentitzeko. Gainera kotxe bi baino gehiago edukitzea gehiegizkoa dela pentsatzen dugu garraioa publiko asko daudelako baina batzuetan beharrezkoa izaten da. Nahiz eta kotxeen prezioak gora egin gero eta pertsona gehiago dira kotxearen beharra dutenak.

Nork: euskaltegiko hiru neskak.2008/07/03 09:57:52.116 GMT+2

Gure aburuz, autoa izateak gauza txarrak eta gauza onak dituela ukaezina da. Alde batetik, mugikortasuna ematen du eta nahi duzunean erabil dezakezu. Bestalde, istripuak izateko arriskua beti dago aurrean eta poluzioaren kontua badago ere. Enpresek poluzioa pixka bat galarazteko neurriak hartzen hasi dira, hala nola motorrek igortzen duten karbono dioxidoa murriztea eta biodiesela garatu dute, atmosferara bidaltzen den kutsadura gutxituz. Azkenik, asmakizun izugarria izan da eta ona izan da historiarentzat.

Nork: Adrián eta Javier.2008/07/03 09:58:42.125 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru