Azaroaren 10a, Gaztaiñerre eguna. Gaztaiñerre eguna noiz den jakiteko, Domu Santu egunetik hasi behar da kontatzen, beti ez baita egun berean egiten. Domu Santu osteko bigarren astelehenean ospatzen da, batez ere, Eibar, Ermua eta Soraluzen.
Lagunarteko afari-merienda eginez ospatzen da Gaztaiñerre. Plater nagusia marraskiloak izaten dira, marraskiloak saltsan, txorizo errea eta amaitzeko gaztaina erreak.
Hortik datorkio izena egunari, baina nondik dator eguna ospatzeko ohitura? Jatorriz, hildakoen aldeko hondra-jana zen, horregatik egiten da Domu Santu egunaren ondoren. Era horretan, urtean zehar hildako guztien oroimenez egiten da Gaztaiñerre eguneko afari-merienda.
Garai batean “soziedade” gehienetan egiten ziren afariak eta lagun asko elkartzen ziren gaztainen inguruan egun berezi hau ospatzeko; AEK-k ere urtero antolatzen du afaria; Orbeako frontoian, orain arte, eta aurten, Armerixa Eskolan.
Eta zuk zer deritzozu “ohitura” honi? Ospatzen duzu? Nola? Ezer berezirik egiten duzu? Zer zentzu, zer esanahi dauka zuretzat Gaztaiñerre egunak?
Idatziguzu eta sari bat jasotzeko aukera izango duzu. Idazten diguzuen guztion artean zozketa egingo dugu.

Erantzunak
Bestela etxian jango dittut karakolak eta gaztaiñak.
Nork: Josu.2008/11/07 16:53:35.389 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu
Nork: maria gutierrez olaizola.2008/11/10 11:17:02.098 GMT+1
Nork: yolanda.2008/11/10 11:17:48.357 GMT+1
Guk ez ditugu jaten karakolak, baina gaztaiñak bai. Erosten ditugu kalean. Badakigu egun berezia dala baina hurrengo egunean lanera joan behar da eta horregatik ez dugu ospatzen. Gure aitek normalian ospatzen zuten sosiedadean, baina guk galdu dugu tradizinua horregaitik jaten dugu tortilla bat eta gaztaiñak etxean, hori bai jakinda gaztañerre dala.
Nork: Bea eta Idoia.2008/11/10 11:18:35.834 GMT+1
Ba nik bai ospatzen dut egun hau,nire etxean marraskiloak eta gaztainak prestatzen ditugu.Niretzat egun berezia da, polita eta familiarekin elkartzekoa.Beti ohitura euki dugu denok elkartzeko.Nire etxean gaztainak labean egiten dira eta marraskiloak saltsan.Zuek nola ospatzen duzue?
Nork: jaione lopez Fernandez.2008/11/10 11:19:31.931 GMT+1
Nork: Sofia eta Marga.2008/11/10 11:20:46.726 GMT+1
Nork: Susana/Berta/Ana.2008/11/10 16:03:04.302 GMT+1
Gu eibarkoak gara eta eibarren bizi garenez,ospatzen dugu gaztainarre eguna.
Guk etxean ospatzen dugu.Marraskiloak prestatzen ditugu eta gaztain erreak jaten ditugu.Postrean,gazta menbriloarekin.
Guretzat,menu tradizionala onena da..batez ere,ardo on batekin,ja,ja...
On egin eta ondo pasau.
Nork: lola eta marta.2008/11/10 16:05:31.633 GMT+1
Nork: ANBEL ETA PAKI.2008/11/10 16:12:13.268 GMT+1
Niri asko gustatuko litzaidake nire lagunekin Gaztainarre eguna ospatzea, baina beti bezala oso zaila izango da, nire seme-alabekin egon behar izango dudalako.
Gaur klasean menua komentatzen, pentsatu dut etxean egitea, berakatz-zopa, barraskiloak eta gaztain erreak .... ze ona izango litzatekeen afari hau!!!
Baina lan handia hau datorren urterako utziko dut eta gaur tortilla frantzesa bat afalduko dugula erabaki dut, eta gaztainak kalean erosiko ditugu
Ondo pasa eguna!!!!
Nork: ana.2008/11/10 16:12:27.624 GMT+1
Nork: amin.2008/11/10 16:17:23.230 GMT+1
Nork: aurora garcia.2008/11/10 17:44:09.760 GMT+1
Nik ez dut ospatzen gaztañarre eguna, bakarrik gaztañak jaten ditut.
Eskolan ez genuen ospatzen
Nork: Belén Alevia.2008/11/10 17:44:40.445 GMT+1
Nik ez dut ospatzen gaztanarre,txikia nintzenean bai, sociedade batean familiarekin,gaztainak eta marraskiloa jaten.
Nork: Amaia Casasola Atxa.2008/11/10 17:47:53.522 GMT+1
Ni gaztanarre normalean gaztanak jaten ditut
Nork: Manoli Fdez.2008/11/10 17:49:14.835 GMT+1
Nik orain bakarrik gaztainak jaten ditut.
Aspaldi nire senarraren amamarekin ospatzen nuen, berak egiten zituen barraskiloak eta gaztainak.
Nork: Emi Valderrey.2008/11/10 17:51:18.156 GMT+1
Epa.
Nik igandean Urkizu parkean gaztañarre ospatzen dugu .
gaztanak gustatzen zaizkit, baina garestiak dira.
Nork: PILI GONZALEZ.2008/11/10 17:53:04.303 GMT+1
Niri gaztanak asko gustatzen zaizkit.Dendan gaztanak erosten ditut eta gero etxean jaten ditugu.
Nork: maribel.2008/11/10 17:53:57.093 GMT+1
Nik gaztañarre eguna nire etxean ospatzen dut bakarri
gaztaña jatea, batzutan gaztaiñak egosi jan dut
Nire alabek txikiak dira ez zaiskie gustatzen gaztainak
Lehen kuadrilarekin herri afaria joaten nintzen ospatzera
Egun horrek oso ondo pasatzen genuen , eta recuerdo ona daukat
Nork: Elena.2008/11/12 10:41:29.240 GMT+1
Nik txikitan ospatzen nuen gaztaiñerre eguna etxian baina orain bakarrik jaten ditut gaztain erreak
Niretako egun berezia da
Nork: Mariluz Valenciaga.2008/11/12 11:00:23.456 GMT+1
Nik gaztaiñarre eguna ez dut ospatzen, baina nire semeek ikastolan bai.ie
Niri gaztaiñak asko gustatzen zaizkit eta niretzat egun berezia eta polita da familiarekin egoteko.
Nork: ANA.2008/11/12 11:03:01.930 GMT+1
Nik txikitan gaztaiñerre eguna ospatzen nuen Nire amak gaztainak egosten zituen esnearekin eta marraskiloak prestatzen zituen Orain nire aitak gaztainak menditik ekartzen ditu eta labean egiten ditu Nire semeek eskolan gaztaiñerre eguna ospatzen dute eta gaztainak jaten dituzte
Nork: Begoña Lemos .2008/11/12 11:09:18.959 GMT+1
Nik gaztaiñerre eguna nire etxean ospatzen dut. Gaztainak jaten ditut, eta batzuetan egosi egiten ditut.
Nire alabak txikiak dira eta ez zaizkie gaztainak gustatzen.
Lehen kuadrilarekin herri - afaria egiten nuen. Egun horretan oso ondo pasatzen genuen , eta oroimen ona daukat
Nork: elena.2008/11/12 11:17:44.710 GMT+1
Nork: jon.2008/11/12 20:48:04.572 GMT+1
Nik ez dut ospatu aurtengo Gaztañerre Eguna. Ez daukat ohiturarik eta gainera, ez zaizkit gustatzen marraskiloak. Bakarrik jan nituen gaztainak euskaltegian.
Patxo bat.
Nork: .2008/11/13 20:55:09.794 GMT+1
Nik ez dut ospatu aurtengo Gaztañerre Eguna. Ez daukat ohiturarik eta gainera, ez zaizkit gustatzen marraskiloak. Bakarrik jan nituen gaztainak euskaltegian.
Patxo bat.
Nork: sarai.2008/11/13 20:56:13.522 GMT+1