Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/26 13:40:57.524 GMT+2

telebista ala internet?

Zenbait ikerketaren arabera gero eta denbora gutxiago pasatzen dugu telebistaren aurrean. Harritzekoa, ezta? Antza irratia eta internet ari dira zale gehiago "harrapatzen" eta azken urteetako ohiturak aldatzen ari dira etxeetan. Horrela al da?

Irakurri hau   eta eman zure iritzia.

Nork: eibarkoudaleuskaltegia.2008/06/26 13:40:57.524 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egia esan, kostatu egiten zait hau sinistea nik telebista asko ikuste dudalako eta, orain telebista kate berri, TDT, kate digital,… berri asko sortzen ari direlako.Gero eta gehiago eta gustu guztietarako: Kirol kateak, dokumental kateak, …

 

Internet ere, asko erabili egiten da: informazioa bilatzeko, jolasteko, lagunekin hitz egiteko,… Baina, jendea ez dago egun guztia ordenagailuaren aurrean, telebistaren aurrean agian bai.

 

Bestetik, irratia ez dut uste hainbeste erabiltzen denik, nire inguruan ez behintzat. Bakarrik autoan zoazenean, hondartzan ,… etxean baldin bazaude telebista edo internet dituzulako.

 

Nire iritzia hau da, baina, erantzuna galdetzen diozun pertsonaren araberakoa dela pentsatzen dut ere.

 

 

Nork: Nerea.2008/06/29 19:38:52.606 GMT+2

Askotan entzuten dugu telebistako programazioa iragarkiz betea, aspergarria eta errepikakorra dela. Orduan zer dauka telebistak gure arreta horrenbeste erakartzeko? 

Nork: jorge.2008/06/30 08:50:52.176 GMT+2

Askotan entzuten dugu telebistako programazioa iragarkiz betea, aspergarria eta errepikakorra dela. Orduan zer dauka telebistak gure arreta horrenbeste erakartzeko? 

Nork: jorge.2008/06/30 08:50:53.678 GMT+2

Nik telebista gutxi ikusten dut. Gauean telebistaren aurrean jartzen naiz eta ze ondo!.  Zergatik? Lasai egoteko momentua delako. 

Nork: LUZ .2008/11/12 10:40:48.101 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru