Euria ari du

garagardobat 1456132715842 garagardo bat | 2006-12-06 17:46
1

... gelditu gabe gainera. Sekula euririk egin izan ez balu bezala, ez al gara itoko? Ezetz espero dut.

Orainarte lehortea izan dugu hizpide, ur maila bajuan geundela neguaren ateetan, gure urtegiak gainezka egon behar luketen datetan. Eta gutako asko gustora uzteko, zer gertatu da? Ba euria hasi duela.

Ni gustora nago, gustatzen zait euria ikustea, etxean, lokalean edo tabernan egotea euria ari den bitartean, seguru sentitzen naiz. Atsegin dut batzuetan ere pixkabat bustitzea, ez mela-mela eginda jartzea, hezetasuna somatzeko lain bakarrik. Erlaxatu egiten nau.

Bestalde orainarte bustitzeko eskatzen geundenon artean asko kexu dira.Orain nahiago omen dute eguzkia ateratzea, beroa egitea berriz hondartzara joateko. Kuriosoa da, udan ez baitzuten ikaragarrizko beroa egiten zuela besterik esaten, noiz freskatuko zuen galdetuz.

Negua maite dudala esaten diet. Erotuta nagoela aditu behar izaten dut ondoren. Zer du ba txarra euriak, hotzak eta arropa asko gainean eramateak? Hotz gehiago baduzu arropa gehiago jartzea besterik ez daukazu. Udan 40ºrekin jar zaitez biluzik, azala ere soberan izango duzu eta.

Nik uste kexatzeagatik egiten dutela. Esaten diet, ez dakitela beraiek ere zer nahi duten.

Nori etzaio gustatzen (dakartzan arazoak alde batera utzita) horrelako paisaia bat ikustea?

Ni zain nago aurten noiz ikusiko dudan horrelakorik berriro ere.

Argazkiak: http://www.uztarria.com/blogak/leire/gaia/elurra

Itziar

Itziar 2006-12-06 19:47 #1

gaur toki zoragarri batean egon naiz. Nire herri euritsutik aldendu, eta Nafarroako herri galdu hauetako batera joan naiz. Han ordea eguzki dizdiratsua! neguko eguzki zoragarria, udaran ez bezalako kolore izaten duen hori, badakizue nolakoa. Eta hotza, izugarria; haizea, fina; baina eguraldia bikain horietakoa. Hotza, baina polita.

udako eguraldiarekin konparatuz, ezberdina esango nuke; ez hobea, ez txarragoa, ezberdina. Euria eta hotza egiten duenean, nor ez da etxean geratu filme bat ikusten, palomita batzuk jaten... ez al da ederra etxeko berotasunaz eta ingurukoen laguntasunaz gozatzea?

Kalera ateratzerik ez dagoenean, saia gaitezen beste era batera disfrutatzen!

Utzi iruzkina: