Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/18 16:41:36.331 GMT+1

Frikia naiz. Larria al da doktore?

Askok esan didate dagoeneko, friki edo freaky hutsa naizela. Arrazoi askorengatik esan didate gainera, ordenagailu artean ibiltzen naizelako, linux maite edo microsoft gorroto dudalako, dragoibolaren fan sutsua naizelako, star wars zinera eraman den istoriorik hoberena dela pentsatzen dudalako, powerball bat dudalako...

Gizartean zer da friki bat? Ba nik neuk ere ez nuen oso argi zer den, ideia askok inguratzen du baina zehazki zer esan nahi duen begiratu nahi nuen. Horretarako zein hobeago San Google baino.

Freak idatzi eta wikipediara eraman nau. Hau dio bertan:

"Friki, frik o freaki (que en la forma, y no necesariamente en el significado, procede del inglés freak, específicamente freaky, que significa raro, extravagante, estrafalario o fanático), es un término usado en el idioma español para referirse a la persona interesada u obsesionada al menos con un tema, afición, o hobbycomunidad específica. en concreto. El interés que presenta el friki, puede llegar en varios casos a que sea tachado de extravagante, o el integrar parte de una

Hay distintos niveles de "frikismo", siendo el más extremo el llevar su afición o interés, hasta el punto de convertirlo en una forma de vida."

Beraz honek dioenagatik frikia izango naiz, bai, baina friki deitu didan guztia ere bai, denok edo ia denok baitugu afizio, mania edo horrelakoren bat. Futbola asko gustatzen zaizula? Ba frikia zara. Lorezaina zarela? ba frikia zara.Kirola egiteagatik lorik ez duzula egiten? Frikia!! Matematika beste ezer baina gehiago maite duzula? Ez dakit frikia izango zaren, gaixo agian egono zara...

Baina sinistuta dudanez, ez zait axola inork arraro, fanatiko, informatiko, linuxero edo friki deitzen badit. Sekula ez zait inporta izan, eta ez dut uste egunen batean axolako didanik.

Hori bai, ni frikia banaiz, denok gara frikiak!!

Eta frikiez hizketan gaudela, hemen esteka bat euskal friki bati buruz:

Klik!!


Nork: kukue.2006/12/18 16:41:36.331 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (17) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Mmmm... Zer den frikia izatea?
jo, ba ez dakit, baina igual, arraroa izatea... eta hor jartzen dituzun guztiak izango dira, baina nire ustez definizio egokiena arraroa izatea eta HORRETAZ ARRO EGOTEA DA, ERAKUSTEA.
Hau da, ni euskalduna naiz eta arro nago... (bla, bla, bla...) baina ez zentzu horretan, baizik eta arraroa naiz (edo eta neurri batetan afizio arraroak aukeratu ditut jendearengandik bereizteko) eta publikoki lasai bizi beharrean, arrarotasun hori erakusteko beharra daukat. Ez da nahikoa izatearekin, frikiek beraien berezitasun edo arrarotasuna erakusteko behar bat sentitzen dute.

Bueno, egia esan ez dut ideiarik ere, baina hortxe joan da ba:-)

Emm... beste kontu bat, zorionez edo ZORITXARREZ kirolariak ez dira frikiak, gure gizartearen ikono baizik.

Korrikalari bakoitzeko beste bat zankadilla jartzen!
Correr es de cobardes!

Nork: borthuzai.2006/12/18 19:26:11.717 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Bueno bueno, eztek ikuspegi txarra hirea ere. Orduan, hire arrazonamenduaren arabera neoni igual enok frikia izango. Afizio arrarok zeuzkeat, baina enok hortik juten a bonbo y platino hori lau haizeeta garraxika esanez.

Hi, ba oaintxe bertan kondundittuta utzi nauk, etzekiat zein deken nere orientazioa... Frikia, ez-frikia??? Gaurre eztiat loik eingo jeje

Nork: kukue.2006/12/18 20:20:35.548 GMT+1

Askotan errex erabiltzen deun Friki hitza...

sartu informatika fakultatera, eta ikusi ingurua!

tarteka bildurtzeko modukoa...

aurpegia ordenagailuai peauta!

ulertzeko zallak dian asuntilluak iten....

ni enaiz sartuko zer dan eta zer ez dan friki izatia. Nik bazpane erabiltzen jarraitukoet. Igual batenbatekin asmatukoet, baietz? jajaja


Nork: itziar.2006/12/18 21:19:01.281 GMT+1
http://borborka.blogsome.com

Bai Kukue Frikye haiz baino estilo ta klase askokin eamaten dek ;)

Nork: indezent.2006/12/19 08:53:37.126 GMT+1

jajaja, bai hi, eskerrik asko!!




QUE LA FUERZA TE ACOMPAÑE!

Nork: kukue.2006/12/19 13:17:14.951 GMT+1

Friki bat zer deken jakin nahi baek, sartu informatika fakultatea ta eon beida friki-txokon eoten dan tipoi. Hoi bai dala frikie izatea, que por ser friki ni come ni bebe!!

Nork: Torena.2006/12/19 16:45:34.503 GMT+1

Nik ere hala uste diat, bai freky bat haizela, baina zinera eman den historiorik onena El Padrino dek zalantzarik gabe...

Nork: bewater.2006/12/19 18:29:39.426 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater

bewater... hoi diskutitzeko zeok. El Padrinon etzeoan Yoda bezelako pertsonajeik. Hoik eman ziek fama Hollywood-ei, beste iñok ez ;)

Nork: kukue.2006/12/19 20:13:30.147 GMT+1

Hi Torena, eunen baten argazkie ata behar zoau, eo bestela hobe, grabau eingo diau. Geo analisi psikologiko zorrotz bat eingo diau bere portaera aztertuta, bideoa youtube-n kolgau ondoren noski.

Nork: kukue.2006/12/19 20:14:49.052 GMT+1

K grande el niño kastor jajaja

Nork: indezent.2006/12/20 09:21:35.529 GMT+1

jajaja, bai earra dek...

Nork: kukue.2006/12/20 09:45:17.833 GMT+1

HI ba nahi dekenen diskutituko diau, baina Star Wasen ez zeoan Vito Corleone bezalakorik, ezta Luca Brasi bezalakorik eta horrela amaitu arte.

Biak onak dituk, gero bakoitzak duen gustua haintzat hartu behar da

Nork: bewater.2006/12/20 11:38:44.509 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater

Egia esan Star Wars etzait sekula gustatu eta El Padrino... EZ DAUKAT IKUSITA!!!! BARKATUUU!!!! Penitentzia egiten hasi beharko naiz edo bestela pasa DVDa bewater

Nork: .2006/12/20 11:44:29.062 GMT+1

....ni izan naiz...

Nork: indezent.2006/12/20 11:45:30.290 GMT+1

ze ostias da powerballa?

Nork: {ZuBiX}.2007/01/03 23:30:04.559 GMT+1
http://kupela.blogspot.com


Hau dek powerball-a:

Nork: kukue.2007/01/05 10:06:57.422 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat

Jendeak friki deitzen gaituenean, esan nahi izaten du hemen, hiztegiaren arabera, beharko lukeena geek. Edozela, gaur egun friki deitzen hasi dira batzuk OpenOffice edo besterik gabe Mozilla Firefox erabiltzeagatik. Ba hala bada, bapo, hi. Lehenago edo beranduago konturatuko dira friki izatearen onuren balioaz.

Wikipedia:
"Un geek (del inglés geek, pronunciado /gi:k/) es una persona que comparte una gran fascinación, quizás obsesiva, por la tecnología e informática. Es más un estilo de vida y una forma de ser que una afición concreta por algo poco habitual. Su objetivo es hacer las cosas por diversión y por el reconocimiento, casi siempre por el simple placer de hacerlo. En el idioma español este término está relacionado sólo con la tecnología, a diferencia del uso del término geek en el idioma inglés, que tiene un significado más amplio y equivalente al término español friki. En España el geek es un subtipo de friki.

Nork: Josu.2007/02/04 15:51:56.177 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru