Asteburu nahiz astebarruan tartetxo bat izanez gero, berarekin igarotzea gustatzen zaidalako eta bere izena gure artean dagoeneko sinbolo bihurtu delako.
Alemaniar ilehoria bera, sustraiak Donostian jarriak baditu ere. Juergazale amorratua, beti dabil festarik festa, nahiz eta herri batzuetan erlijioso eta santuzaleegiak izan bera ikusi nahi izateko.
Lagun asko ditu dagoeneko, eta bera ezagututa ez dira azkenak izango.
Askok diote zaharra dela dabilen bezala ibiltzeko, ez dakite ongi zer esaten duten, 117 urte baina gehiago izanda ere 18 urteko mutikoa bezalaxe portatzen baita antiguotarra.
Kirolzalea ere bada, juerga eta juerga artean kirolaren inguruko ekintza askotan ikusten baitzaio. Eta egia esan adiskide paregabea da larunbat edo igandeetako futbol partidak ikusteko.
Urteak pasa zaizkion eran egin du bere txokoa eta harro esan dezake Nortasunaren sinonimo bihurtu dela azkenaldian.
Bi bideo hauetan ikusten da nori buruz ari naizen. Euskarazko bertsioak ere badaude, baina oraindik inork ez ditu youtube-ra igo.
Eskerrik asko Juan eta Teodoro Kutz.
2007/06/06 12:50:09.880 GMT+2
Gaurkoa lagun handi bati
Nork: kukue.2007/06/06 12:50:09.880 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: jon.2007/06/08 23:10:32.834 GMT+2
http://www.blogak.com/karakatemagaletik
Nork: kukue.2007/06/10 11:29:47.318 GMT+2
http://www.blogak.com/garagardobat
ona hi, gure laun haundi honek mezi zian holako aipamen bat
Keler 18...nortasuna!! Keler 18k euskal pilota babesten du!! jejejje
eskerriasko Juan eta Teodoro Kutz :)
Nork: patta.2007/06/19 19:00:15.312 GMT+2
SAN MIGUELA BESTEIK EZ DA EOTEN!!! (bueno, zerbeza xelebre ta galesti hoitakok eoten die baitare)
TOTAL: puta farsa Bideluze-Keler binomioa
Nork: borthuzai.2007/06/19 22:02:07.765 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Ta athletic-en bideon, bukaeran zerbezatxo bat hartzen ageri dittukenen bideluzen zerek baitare.
Nork: kukue.2007/06/20 16:44:31.158 GMT+2