Hemen bota zituzten bertso asko.
Hala ere, atzokoa gogoraraziko duena txapelketaz kanpo gertatu zen, Xabier Paia bertsolaria irabazle izendatu ondoren, txapela buruan zuela eta irribarre haundi bat aurpegian.

Bati baino gehiagori eragingo zion malkoren bat ixuritzea euren begietatik, emozioz beteriko momentu hartan.
Bertsolari batzuri, Amuriza tartean, eskeini zien "esker oneko bertsoa", baina bertsolari, irakasle eta guztien artean, gehienbat bere ama goraipatu zuen, euskaraz erakutsi etzion ama, baina ahal zuena egin zuena semea euskaldun atera zedin. Erdaraz amaituriko bertsoa, bikaina, eta paregabea. Sekula enuen pentsatuko euskaraz ez zegoen bertso batek horrenbeste sentiarazteko indarra izango zuenik. Lortu zuen Euskalduna guztia bihotza eskuan jartzea, lortu zuen bertsozaleak garenok bihotza eskuan eta malkoa begian jartzea. Bikaina benetan.
Hona hemen bertsoa:
Txapuza xamarra da bideoa, nik neronek egindakoa, 5 minututan, audioa EITB-tik hartua, irudia jarri behar izan diot youtuben zintzilikatu ahal izateko. Barkatuko didazue.
Erantzunak
bertsolari aparta da xabier eta iturriaga nahiz elortzaren ondorengo dotorea.
zorionak berari.
Nork: zorionak xabiri.2006/12/18 12:34:14.070 GMT+1
bertsolari aparta da xabier eta iturriaga nahiz elortzaren ondorengo dotorea.
zorionak berari.
Nork: zorionak xabiri.2006/12/18 12:40:14.935 GMT+1
Earra ta onena bertso hau.
XABIER ONENA ZARA.
Nork: iñi.2007/02/02 20:23:31.406 GMT+1
xabi ontze bertan entzun dot zure bertsoa, oso polita da, amari dedikauta, bene benetn heldu jat barruraino, espero ondo jarraitzia zure bisixak bertso munduan
postez nai zure ama erdalduna izan eta zuek euskaldun atara izana, hori bai dala balorea euskera defendatzeko!!!
muxu asko eta sorte on!!!!!!
AUPA XABI!!!!
GORA GAZTEIZ!!!
Nork: anonimo.2007/11/12 16:34:39.101 GMT+1
GORA XABI EU AIZ ONENA MUNDUKO BERTSOLARIRIK ONENA
SEGI OLA TXAPEL ASKO IRABAZI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Nork: munduko bertsolaririk onenarentzako.2008/03/16 21:16:48.988 GMT+1