Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/07/06 18:21:31.465 GMT+2

Azatzak 13: Euskal Kulturgintzaren transmisioa

Ez dok armairu. Hori egin dute EKTkoek ikasturtez ikasturte. Eta aurten ere. Ez dute gorde armairuan ikastaroan emandakoa eta eskertzekoa da.

Aurtengo ikastaroaren material asko eta asko dago zintzilik. Neuk batez ere hiru eduki mota nabarmendu gura ditut:

- Bideo pildorak: parte hartu duten hizlari guztiek bideo pildora bat grabatu dute 2-3 minututakoa, ikastaroan esandakoa zelanbait laburtuz.

- Irrati saioak: pildoretan baino luzexeago aritu dira hizlari guztiak irratian, 10-20 minututan ikastaroan esandakoari buruz.

- Patxi Gaztelumendik sortutako twitter kontua ikastaroa dela eta: @ekulturanet.

Bi ekarpentxo egingo nizkieke dena den: alde batetik, Berrian argitaratutako kronikak ez daude webgunean Berriako kronikak ere webgunean daude; eta, beste alde batetik, ikasleen lanak zintzilikatzeko esfortzua egingo nuke nik.

Nork: garaigoikoa.2011/07/06 18:21:31.465 GMT+2
Etiketak: euskara azatzak soziologia kulturgintza transmisioa hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa hor,

Eskertzekoa da EKTren webaz akordatu izana.

Bideo labur eta irratsaioez gain, Berriako kronikak ere jarrita daude:

2011-12 ikasturtekoak: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/berriakoak/berrian-argitaratutakoak-2010-2011

Eta 2. ediziokoak ere bai: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/berriakoak/berrian-argitaratutakoak

Eta 2. edizio horretako Berriako kronika guztiak word-en bilduta dauzkagu, erabilerrazago jartze aldera. Hurrengo batean jarriko ditugu modu berean ikasturte honetakoak.

Bildumez ari garela, 2. edizioko bideo labur guztien transkripzioak ere hortxe daude: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/aditu-titulua-2008-09/bideoak

Ikasleen proiektuak sarean jartzearena ez da horren erraza. Arrazoi askorengatik. Eskertzekoa da, edozelan ere, aholku hori ere.

Nork: julen.2011/07/20 12:15:46.692 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru