Aste honetan kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak arautuko dituen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Batzuek honezkero dekretazo eta guzti deitu dute. Baina nik ez dut uste horrenbesterako denik.
Dekretua betetzea ez da bat ere erraza izango. Hasteko, jartzen dituen baldintzak zailak dira betetzen, ezta milioi askotako dirulaguntzak emanda ere. Bigarrenik, nola betearaziko du dekretua Jaurlaritzak, bere menpeko organoetan honen moduko dekreturik betearazteko kapaza ez bada? Eta, hirugarrenik, dekretuak ez du zehapenik aurreikusten. Eta, sentitzen dut, baina Katalunian eurek duten egoerarekin horrelako dekretua betearazteko isunak jarri badira, Euskal Herrian milaka polizia linguistiko beharko lirateke hau guztia betetzeko.
Soziolinguistikoki aztertuta, aurrerapausoa denik ezin uka. Baina zalantza handiak ditut dekretua betetzen inoiz hasiko den ere. Beraz, ikuskizun nago, eszeptiko samarra. Hasiera batean, pausoak izango dira (baina paisaiari dagokionez) eta gero gerokoak. Dena den, taldetxo bati bai aurreikusten diot etorkizun oparoa.
2008/07/03 17:38:40.767 GMT+2
Dekretazoa
Nork: garaigoikoa.2008/07/03 17:38:40.767 GMT+2
Etiketak:
soziologia
hps
kontsumintzaileak
dekretua
hizkuntza
sl
soziolinguistika
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Ez du ezer konponduko, ez, baina esandakoa, eztabaida faltsuak(pdf) zabaltzen dabiltzan honetan, ona da bestelako eztabaidei ere leku egitea, urrats txikiak ematea. Irudi aldetik bada ere, ez dut txarto ikusten dekretua.
Horrek ez du esan nahi lan horretan tematu behar garenik, nik gehiago sinesten dut beste gauza batzuetan, baina ongi etorriak izan daitezela horrelako urratsak ere.
Nork: Marti(n).2008/07/03 23:49:44.539 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/1976
Nork: txerra.2008/07/04 10:08:24.174 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa
Nork: Martin(2).2008/07/04 11:48:13.420 GMT+2
Nork: Marti(n).2008/07/06 13:32:38.227 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/1976
Nork: martinez.2008/07/09 08:32:04.359 GMT+2
martinezena.nireblog.com
Nork: txerra.2008/07/09 15:55:17.290 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa