Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/27 12:31:30.206 GMT+2

Diskurtsoa dela-eta

Tiraka blogean artikulu interesgarria egin dute: Noranahikoa?

Hortik entresaka bat:

David Crystal, Juan Carlos Moreno Cabrera... ongi etorriak izan daitezela maizegi borrokatoki (b)ekaitzez betea dirudien gure plaza ahul honetara. Ohiko ika-mika eta ezin-ikusiez haratago beste freskura eta argitasun bat ematen digutela iruditzen zait. Eta behar-beharrezkoa dugun beste zerbait: diskurtso koherente bat.

 

Bai, zoritxarrez, bestela predikatzen dugun arren, hemen beti gabiltza aurkaria nola larrutu asmatu nahian edo, bestela, geure burua behin eta berriz ederretsiz. Zehazkiago: euskaldun batzuentzat mundua bitan zatitzen da: "euskararen etsaiak" (Estatu Espainiarra, Estatu Frantsesa eta Eusko Jaurlaritza) alde batetik, eta "Euskal Herria", "euskalgintza", "herritarrok", jende ona beste aldetik; Jaurlaritzako hizkuntza politikako arduradunen ustez, aldiz,  beti aurrera goaz, asko dugu egiteko baina ikaragarri aurreratu dugu, eredugarriak gara munduan, dena da oso polita, arrosa kolorekoa, eta elkarlana aipatu bai baina ez dute askorik praktikatzen.

Crystal eta Moreno Cabreraren elkarrizketak:

- Argian. David Crystal.
- El correon, Moreno Cabrerari.
- Deian, Moreno Cabrerari.
- El paisen, David Crystal.

Nork: garaigoikoa.2007/09/27 12:31:30.206 GMT+2
Etiketak: hizkuntza_soziologia soziolinguistika sl | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Arraroa da Garan eta Berrian bi hauei elkarrizketarik ez egitea, ezta?

Nork: xiber.2007/09/27 14:23:58.666 GMT+2

Egia esateko, xiber, ez naiz konturatu zuk esan arte. Arraroa da bai, elcorreo eta elpais lekua egitea eta Berrian eta Garan ezer ez agertzea. Arrazoiren bat egongo da, baina nik ez dakit zein.

Nork: txerra.2007/09/27 16:41:25.963 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Domekako Berrian bai agertu zen David Crystali egindako elkarrizketa bat. Putada da interneten ez dutela jartzen domekako gehigarria. Horrez gain, Xabier Zabaltzari ere egindako elkarrizketa interesgarria argitaratu zuen gehigarri horrek.

Nork: txerra.2007/10/01 12:12:40.681 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Katalunian ere elkarrizketatu dute Crystal.

Nork: txerrat.2007/10/01 15:17:58.228 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Argiakoek Xabier Zabaltzaren artikuluaren zatitxu bet ekarri deurie webgunera. Titulua polemikoa ezta, Txerra? Komentario bat baino gehiago datoz neure burura, baie isilduko naz artikulua leidu arte, behintzet. Euskara natural galdu zala esatie be!!!!

Nork: xiber.2007/10/01 16:27:17.762 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.