Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna?
Galdera potoloa inondik inora, eta euskalgintzan azken urteotan airean dabilena. Erantzun gutxi batzuk eman zaizkio honako honi hainbat lekutatik: Topagunetik, euskara elkarteetatik, administraziotik, lan munduko eragileen aldetik, euskaltegietan, ... Baina orain artekoak partzialak izan dira, eta ez osabetezkoak. Heldu beharko diogu noizbait.


Erantzunak
Nork: Benito.2008/09/23 01:14:53.673 GMT+2
http://karrajua.org
Zerk lotzen nau euskararen komunitatera? Inputso sadomasoak izango ditu baten batek, baina gehienok ez dut uste hemen gaudenik horregatik. Akaso, meme bat hasi beharko genuke blogeroen artean, goiko galdera eta itaun horiekin. Erantzunik jasoko ote genuke? Inork pentsatu al du inoiz zergatik dagoen euskalgintzan? Zerk erakarria?
Nork: txerra.2008/09/23 16:22:06.986 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa