
Belen Gana, Txorierriko AEKko arduraduna, AEKko beteranoa, beterano-beteranoa. 30 urte Txorierri euskalduntzen eta alfabetatzen. Korrika honetan emakumeei omenaldia egin behar zitzaien. Hori dela eta, Txorierriko batzuei okurritu zitzaie(gu)n Beleni omenaldi sorpresa egitea. Esan eta egin. Euskararen inguruko saltsa guztietan ibili da (eta dabil), Derioko Tximintx elkartean, Aikor aldizkarian, ...
Eta Olga Loroño. Larrabetzuko irakasleak ere badaki zer den Korrika antolatzea. 12 urte daramatza Txorierriko AEKn eta berari ere aitorpena egin zitzaion atzo, sorpresa ere. Oso une hunkigarriak bizi genituen atzo Txorierriko mugetan.

Lehen bi argazkiak aikor.com-etik hartuak.

Azken argazki hau larrabetzu.org-etik hartua.

Erantzunak
Txepetxatik pasa naiz ni ere, irakasle gisa, pare bat urte. Eta Belen arduradun. Tximintx sortu eta bera ere eragile eta partaide. Lan asko egin du eta egiten ari da. Protagonismorik gura barik, lan zikina, beti euskara normalizatzearen alde. Maite zaitugu Belen, benetan. Musu asko eta jarraitu, oraindik lan asko dago egiteke-eta.
Nork: txerra.2007/03/27 12:10:05.051 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa