Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


  <a href="http://bitakora.arrosasarea.org/wp-content/uploads/74/2013/03/Korrika.jpg"><img alt="Korrika" src="http://bitakora.arrosasarea.org/wp-content/uploads/74/2013/03/Korrika-768x1024.jpg" width="323" height="430" /></a> <p> &nbsp; <p> Gure herri osoa zeharkatzen ari den korrika bertan da eta gu ere martxan gara, antxintxika, zinemak ere baduelako joera geldirik ez egoteko. <p> Nork ez du Forrest Gump miresten? Corre, lola, corre-ren urduritasunak mugitzeko gonbita egin digu. Bourne-ek mareatu gaitu, nor garen, nondik gatorren eta nora joan ...


Azatzak 60: Korrika

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-03-20 08:13

Korrika betean gaude. Korrika aroan. Eta 60. azatza Korrikarako. Eta oraingoan nire hitzekin ez, Uribe Kostako blogetik “lapurtutako hitzekin”. Korrika gure herrietara hurbiltzen da. Duela bi urte hemen bertan Korrikari buruzko artikulu bat idatzi nuen. Berriro irakurri dut, eta, egun, berbera sina nezake. Beraz, ez dut idatziko kulturako ekimen nazionala nagusia denik. Ez dut esango Iparralde, Nafarroa eta Erkidegoa batzen dituenik. Ez dut esango sakabanaketako indarrek Korrikan eta antzekoetan aurkitzen dutenik erantzun onena. Ez dut esango Korrikak herri egiten gaituenik. ...


Sopelan orain dela 20 urtetik egiten dute esaera zaharren txapelketa. Sopelako AEKk orain dela 20 urtetik egiten du esaera zaharren txapelketa. Zorionak antolatzaileei, jakina!Bertsoak eta errefrauak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria. Esaera zaharren zerrenda bat ikasi behar dute parte hartzaileek (100 esaera zahar) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoekin harremanetan jarri.Berbekin olgetan ibiltzeko aukera aparta, aurten apirilaren 27an. Informazio gehiago.


"Maiatzean kuku, garagarrillean (ekainean) mutu" dio atsohitzak. Guk kukuok (kantariok) urte osoko emankizuna dugu, udaberrian loratzen bagara ere.Beste modu batez esanda, maiatza loreen eta eguraldi eguzkitsuaren hilabetea izan da beti. Eta kantuaren hilabetea ere izateko aukera asko du, hilabete osoan zehar han hemenka kantuaren inguruko ekimenak antolatu direlakoz. Baina goazen emeki-emeki zehaztera:- Maiatzak 7, larunbatarekin IRUÑEAN KANTUZ.- Maiatzak 8, igandearekin Herri Urrats Senperen. Honatx gonbidapena:Maiatzaren 8an, Senpereko lakuan iraganen da urtero bezala Iparraldeko Ika...


              DEUSTUTIK 18.00AK ALDERA PASAKO DA!                     PAUSOZ, PAUSOZ EUSKALAKARI!


Maitatu, ikasi, ari,….. EUSKALAKARI. Euskarak egiten gaitu euskaldun eta herri eta euskaltasunak, munduko. Euskarak ez du baztertzen, batzen baizik; Euskal Herri osoaren eta euskal herritar guztien integraziorako baldintza da. Korrikak Euskal Herriaren lurralde osoa zeharkatuko du euskaraz, euskal nortasuna eta kultura indartuz; herrietan egitasmo eta ekitaldi ugari eginez ekitaldiaren inguruan. Ongi etorria izan bedi, euskal erreferentziak ezabatzeko politika oso bat bideratzen ari direnean, Espainia-Frantziatik, Euskal Herriko gobernu ezberdinetatik eta UMP- PSOEtik. «Euskal Herria» te...


"KORRIKA NABARRIKA"Aurreko barikuan, 5 berbaizukide Nafarrorantz abiatu ginen, KORRIKAren berotasuna gertutik ederto bizitzeko. Ederra eta oso hunkigarria izan da esperientzia. Sekulakoa!!!!!                                                                 &nb...


Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak... Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan ja...



Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Euskal hiztun asko gara gaur egun  Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan. Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola  ari den euskaldunon ko...





Artikulu honekin sorta bat hasi gura dut. Han-hemenka badaude sakabanatuta hizkuntza ohiturak aldatzeko hainbat gomendio eta aholku, eta apurka blog honetara ekarri nahiko ditut.Lehenik eta behin, euskaraz mintzatzen hasteko gomendio batzuk ekarriko ditut hona. AEK-k landutako ataza baten parte dira aipatutako aholkuak. Aholku hauek batez ere euskara ikasten hasi eta erabiltzeko jauzia eman nahi dutenei begirakoak dira. Hala ere, horietako batzuek beste askori ere on egingo liekete.1. Ez lotsatu akatsak egiten dituzulako, funtsezkoak baitira ikasteko prozesuan. Lasai egon, beti daude gauza ...


Deustuko Berbalagun BLOGA sakatu HEMEN


KARRIKIRI Iruñeko euskaldunen elkartea euskararen normalizazioa sustatzeko eta Iruñerriko euskal komunitatearen alde lan egiteko duela hamabi urte sortutako taldea da. Hori dela eta, barne hausnarketari ekin eta kanpaina bat martxan jarri du, Zubi honetan zu ere giltzarri lelotzat hartuta. Barne hausnarketa hau jardunaldi batzuekin bukatuko da. Informazio gehiago: http://karrikiri.wordpress.com/ web orrian. Gogorarazi nahiko genuke ostegun honetan, hilak 16,  Grönholm Metodoa antzezlana Atarrabian ikusteko gonbidapenen zozketa eginen dugula.   Grönholm Metodoa: Apiri...


Korrika!

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-04-04 07:37

Korrika, antxintxiketan, arin-arinka, arineketan, galapan, karraderan, lasterka, arrapaladan... Biziaren lasterra.


Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu.   Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako ...


Otsailak 4ean, AEK-ko kideekin batera Agate Deuna abestuko dugu Otxarkoagako txokorik txoko. Izan ere, Kepa Enbeita enparantza ( "La Parada") izango dugu topagune. Gurekin bat egin, eta 19:30etatik aurrera kalerik kale abestera gonbidatzen zaituztegu! Animatu ta parte hartu! Zure zain izango gara


Galderak ez du agian interes handirik zuretzat, baina ateo aitortu bat eta praile teologo bat horretaz eztabaidatzen ikusteak badu bere zera, ezta?Elkar argitaletxeak atera duen liburuaren harira, eztabaida joria espero dugu, Joxe Arregi, Edorta Jimenez eta gerturatutako lagun guztion artean, datorren asteartean (azaroak 27) Txurdinagako Irakurlearen Tartean. Moderatzaile lanetan Uxue Alberdi arituko da.Zatoz! Txurdinagako AEKn egongo gara, Arbidea kalean, 21, iluntzeko 8etatik aurrera.



  Meatzaldeko AEKko euskaltegiek  aurten ere hitzen munduari ateak zabaldu dizkiote.   Izkribuen lehiaketa izango da aurten proposatutakoa.   Aurreko urteen Narrazio lehiaketa zena, aurten zabaldu eta izenburuak berak esaten duen bezala, edozein izkribu onartuko da. Hau da, narrazio, ipuintxo, poema, bizipen... Hauxek dira, beraz, lehiaketan parte hartzeko jakin beharrekoak:     BALDINTZAK: ·          Nork har dezake parte? - Meatzaldeko, hots, Abanto-    Zierbena, Muskiz, Urtuella eta Trapagako ud...


Eskerrik asko Belen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-03-27 09:47

Atzo pasatu zen Korrika Txorierritik. Derion korritu egin nuen kilometro bat, euripean eta jende askorekin (ordua eta euria kontuan hartuz). Kilometroa amaitu eta kotxera. Eta handik Larrabetzura, Artola ondoko markesinara. Txorierriko azken kilometrora. Pankarta kotxetik atera, lorak, dantzariak, organizazioko furgona lotu, 200 pertsona baino gehiago zain, ...Belen Gana, Txorierriko AEKko arduraduna, AEKko beteranoa, beterano-beteranoa. 30 urte Txorierri euskalduntzen eta alfabetatzen. Korrika honetan emakumeei omenaldia egin behar zitzaien. Hori dela eta, Txorierriko batzuei okurritu zitz...


Hainbat hilabeteko isilunearen ostean...gen gira berriro. Korrika15 hasteko 9 egun falta dira! Urduritasuna, korrika egiteko gogoa, lan asko egiteko...uskarak behar gaitu! Larunbat honetan, gaueko 12:00etan "NOREKIN DANTZA" taldeak kontzertua eskainiko du Garraldako ERROTABERRI tabernan.