Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/13 21:05:13.833 GMT+1

Euskara amablea (II)

Gaur Berrian Anjel Lertxundik hobeto esan ditu nik esan beharrekoak. Badoaz, beraz, bere berbak, nireak baino dezente hobeak.

Euskara txit amablean

Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen “El euskara amable. Orain bai. Horrela bai”, kanpainaren gainean.

Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude —ulertzen da— amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen existentzia bera, askotan eta askorentzat, ez amablea izan, horrek ere ez ditu erdal hiztun guztiak berdintzen.

Nik uste nuen bi hizkuntzen bizikidetza zela izan behar zuena adeitsua, orekatua, ahulenenarenganako begirunezkoa. Bilboko kanpainak, ordea, euskarari egozten dio amable izateko betebeharra. “El castellano amable. Ya iba siendo hora”. Imajinatu eskandalua.

Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago.


Nork: garaigoikoa.2008/12/13 21:05:13.833 GMT+1
Etiketak: euskara soziologia hizkuntzaren politika hizkuntza sl amablea soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...igoikoa/xamarrekin-berbetan">Xamarrekin berbetan  Euskara amablea Euskara amablea (II)

Erreferentzia: Abendua: hiru kandela - Garaigoikoa 2009/12/02 19:16:10.171 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru