2007/09/10 11:54:44.424 GMT+2
Ganora gitxi
Bideo bat ikusi dut, teleboinan. Komentariorik ez dau merezi, ... Ganora gitxi.
Nork: garaigoikoa.2007/09/10 11:54:44.424 GMT+2
Etiketak:
bitxikeriak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
- Euskara ikasten dabiltzan andrak. Guraso ere izango dira seguruenik. Euskaraz egiteko arazorik ez lukete edukiko, ezta ikasteko ere, baina argi esan dute: euskara ikastea karua da eta ahalegin hori egiten laguntza gehiago behar da.
- Herrietatik etorritako euskaldun zaharrak. Familian-eta euskaraz egiten ei dute. Topikoak (bilbotarren topikoak esango nuke): zelako gatxa den Bermeko euskara, norbera nongoa den azpimarratzeko obsesioa (Bilbokoa ez dela esateko nonbait? Bilbotarra eta euskalduna ez ote da naturala?)
- Euskaldun alfabetatua errezeloarekin (hauek zertan ote datoz?).
- Eskolan teorian euskara ikasi baina euskaraz lau berba arrunt esateko zailtasunak dauzkaten umeak.
- Euskaraz egitea (eta euskara bera esistitzea) eraso modura hartzen dutenak, frankistak izan edo ez izan.
Eta jakina, inor euskaraz zerbait galdetzen etorrita harridura arpegiak.Ez da hori Bilbon daukagunaren erretratua? Beste gauza bat da norberak zelan irakurtzen duen (eta Teleboinak zer interpretazio emango liokeen).
Nork: Benito.2007/09/10 13:36:54.711 GMT+2
http://karrajua.org
Baina zentzu batean arrazoia duzu: Bilbon euskararen komunitateak duen irudia dezente ondo islatu du. Gauza bat ere nabarmenduko nuke zuk nabarmendu ez duzuna. Gobernuari kontuak eskatze hori: zer eskatuko zenioke gobernuari euskaraz gehiago egin dezagun? Ostia, beti eskatzen ibili behar be ...
Dena den, kategoria batzuk falta direla uste dut: euskaraz ondo egiten duten umeak, titulua dela eta ikasten ari direnak, ...
Hala ere, tonua ganorabakoa izan da, azpiko mezua ondo-ondo ulertzen da, ...
Nork: txerra.2007/09/10 14:24:32.666 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa