Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta.

Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua.
Bestelako eraginak ere izan ditu blogak: sustatun pare bat aldiz agertu da (sustatu efektua ere nabaria izan da), argian ere pare bat aldiz, beste blog batzuetan ere, zabaldun … Aipamen berezia merezi du Karrajua webguneak, han hainbatetan agertu baita nire blogaren inguruko informazio eta iritzirik.
Urtebete eta pozik. Baina etorkizunarekin kezkatuta. Ez dakit zein bide hartuko duen blogak, ez dakit zein bidetik abiatu nahi dudan bloga. Domeinu propioa izan ala ez, bestelako edukiak sartu ala ez, … Erantzunik ez duten galderak dira oraindik, aurrera begira egindakoak. Ikusiko dugu zer ateratzen den ……

Erantzunak
Nork: Benito.2007/11/06 21:19:48.376 GMT+1
http://karrajua.org
Nork: Sustatu.2007/11/07 00:23:29.181 GMT+1
http://www.sustatu.com
Nork: txerra.2007/11/07 11:35:54.359 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa
Nork: Ricardo.2007/11/10 22:57:18.293 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia