Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/02 19:16:07.539 GMT+1

Gomendioak: oraingoan Kataluniatik

Gomendioen sorta amaitzeko, oraingoan Kataluniara jo eta hango gomendio batzuk ekarri nahi ditut hona.
 
Gomendioak askotarikoak dira, egunero gertatzen diren hainbat egoeratan aplikatzeko modukoak dira. Horietako batzuk, ostera, hemenego errealitatean aplikatzeko zailtasunak egon badaude. Baina, hala ere, gehienak aplikatzeko modukoak dira.
 
Hoan hemen: Qué faig si ....?


Nork: garaigoikoa.2009/12/02 19:16:07.539 GMT+1
Etiketak: katalunia soziologia hizkuntzaren gomendioak sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Quan en general se’m dirigeixen en castellà, puc continuar
la conversa en català? És de mala educació?


Naturalment que podem seguir la conversa
en català. No és de mala educació, ans al
contrari. Aquesta actitud de canviar de llengua
per educació forma part d’una sèrie de
prejudicis que ha adquirit la nostra societat
per justificar els nostres complexos i manca
d’autoestima amb la nostra pròpia llengua i
identitat cultural i, per tant, i al cap i a la fi,
amb una de les parts més essencials de la
nostra persona.
(...)

Katalunian egon nintzenean askotan gertatu zitzaidan; nik zerbait galdetu gaztelaniaz eta erantzuna katalanez jaso.

Nik pozik hartzen nuen. Bi aldiz pozik. Pozik hizkuntza gutxiagotuek egiten dituzten aurrerako urratsak pozgarri zaizkidalako eta pozik erantzuna, normalean, nahiko ondo ulertzen nuela iruditzen zitzaidalako.

Baina nago, gure herrian berdin jokatuko bagenu etorri berri gutxi poztuko litzatekeela.

Euskaldunok, guztiok elebidun, badugu elebakar izango bagina legez jokatzeko eskubidea? Giza legezkoa da elebakar jokatzea elebidun izanda? Gure hizkuntza kanpotarrei inposatzeko eskubidea badugu?


Nork: gorkaazk.2009/12/23 07:21:59.853 GMT+1
http://irakurle-kluba.ning.com

Ba, erantzuna ez dakit zein den, ze egia esateko gurean oso bakanetan gertatzen den kontua da ....

Baina, bueno, batek baino gehiagok proposatzen duen bidea da, adibidez, Lourdes Oñederraren berbak:

"Zer egin behar da euskaraz ez dakitenak erakartzeko? Ulermena lantzeko eskola batzuk hartzera gehiago animatuko lirateke erdaldunak, horrek ez baitu horrenbeste inposaketaren mamu hori. Horrelako egoerak normaldu egin beharko genituzke, batek euskaraz hitz egin eta besteak erdaraz erantzun. Umeek ere normala den hizkuntza bat behar dute inguruan, bizirik dagoena...BATEK EUSKARAZ HITZ EGIN ETA BESTEAK ERDARAZ ERANTZUN...

Badakit gauza zaila dela proposatzen dudana, berria delako erabat eta hizkuntz jarduera oso lotua dagoelako ohiturarekin. Kontua da lortu nahi duguna lortzeko (euskara zabaltzeko, normaltzeko, "maizagotzeko") balio dezakeen edo ez. Baiezkoan nago... Ez dut esan nahi arazoa goitik behera konponduko lukeenik, azken helmugara eramango gintuzkeenik, baina lagundu egingo lukeela uste dut. Bestalde, oso gauza zailak egin dira hemen euskararen alde, oraindik ere jarrera militanteek gogor eusten diote. Ikusten dira adin guztietako hiztunak egoskor euskaraz ezer-gutxi ulertzen duen tabernariekin esaterako, edo leihatiletan.

Iruditzen zait hori baino errazago behar lukeela ulertzen duenarekin euskaraz egiteak, ez bada behintzat aurkakotasuna jarrera militante horien zio nagusia. Bada hemen poliki eta berandu baino lehen aztertu behar genukeen arrisku bat: euskararen aldeko jarrera indartsuenak euskaraganako maitasunean ala gaztelaniaren kontrako gorrotoan oinarritzen diren…

Aurkakotasunik ez bada, beste hizkuntzaren kontrako gogorik ez bada, lehen pausu praktiko-pragmatikoak izango lirateke zailenak: lehen aldi horiek. “No te preocupes, pasamos al castellano” esan beharrean, ahalik eta garbien “Lasai, zuk esan ezazu gaztelaniaz (eta abisatu zerbait ulertzen ez duzunean)” adierazi ondoren, euskaraz segitzeko ahaleginari eustea, jokaera hori automatikotzen hasi arte gure artean. Agian kamisetak egin behar genituzke jokaera zabaltzeko. (Niri alemana hobeto ikasteko balio izan dit horrek… Asko eskertu izan dut nik ingelesa erabili arren lagun edo ikasle austriarrek alemanez segitzea.)"


Nork: txerra.2009/12/28 09:25:14.309 GMT+1

Liburu hori berori euskaratu eta Euskal Herriaren egoerara egokitu dute Emunekoek. Deskargatzeko hemen.

Nork: txerra.2010/12/14 15:09:25.815 GMT+1

Errenferentziak:

...bakar jokatzea elebidun izanda? Gure hizkuntza, kanpotarrei edo bertoko elebakarrei, inposatzeko eskubidea badugu? Iturria: Garaigoikoa Badugu elebidunok elebakarrek jokatzen duten legez jokatzeko esku...

Erreferentzia: Eta euskaraz erantzungo bagenu? « Bihar da berandu 2009/12/23 07:47:19.650 GMT+1

...>Gomendioak: irakasleentzatGomendioak: hezitzaileentzatGomendioak: Kataluniatik datozenak Erreferentzia: Soziolinguistika domestikorako gida (guztiz osatugabea) - Garaigoikoa 2010/01/08 13:09:58.352 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru