Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/10 14:51:18.628 GMT+2

Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra

Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra (programa eta argibideak dokumentuan) egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian.

Programa irakurrita, zalantza bat sortu zait: zer da gaigabetua izatea? Elbarria edo halako zerbati? Sekula ez dut aditu nik berba hori.

Biltzar horretan, gutxiengo hizkuntzen erabilera gazteen artean sustatzeko landu diren egitasmo eta ekintza arrakastatsuak aurkeztuko dira. Europako hainbat herrialdetako zein gure herriko eskarmentuak ezagutaraziko dituzte.


Izena emateko antza webgunea dago, baina gaur eta orain ez dabil (www.hezkuntzagida.com/biltzarra).

Nork: garaigoikoa.2008/09/10 14:51:18.628 GMT+2
Etiketak: gazteak soziologia hizkuntzaren biltzarra sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ea proiektua izenak dioen bezain arrakastatsua suertatzen den!

Gaigabetua dela eta...mihiluzerako aproposa litzatekeen akats horietako bat izango da seguruena. Eta zer esan gurako zuten...ba seguruenik...zure hipotesia zuzena izango da eta elbarri esan gurako zuten...batek daki!

Nork: filokolarpea.2008/09/12 19:17:24.904 GMT+2
http://www.blogari.net/filokolarpea

Badirudi    ez dutela  aukeratu   terminorik egokiena   adierazteko.

Elbarrituez  ( edo ezinduez ) dihardute, ingelesezko  linkera joanez gero.  

Ez da  gaia, Kongresuak  beste gai batzuez izango da,  arrakasta opa,  bertan eta  egoerari konponbidea  emoteko,  baina

Gaztelaniaz  bereziterik  discapacidad(tado)   eta  minusvalía(do)  ren artean.

 

Ondo izan. 

 

 

 

 

Nork: Elejalde.2008/10/15 11:52:41.217 GMT+2

Bai, hala da, ezindu edo elbarri esan nahi omen du horrek. Mila esker, elejalde.

Nork: txerra.2008/10/15 15:28:30.251 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Errenferentziak:

...aren-zentroa">Autozentroaren zentroaEz nabil oso autozentratua Erreferentzia: Abuztua eta iraila: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/09/02 11:57:29.122 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru