Sorguneak egindako ikerketa bat irakurri dut orain dela gutxi. Bertsolaritza eta antzerkigintza alderatzen dira bertan. Eta, beste gauza batzuen artean, bi diziplinen arteko alderik nabarmenena hizkuntzaren tratamendua da. Izan ere, antzerkian bultzatu egin da eredu elebiduna eta horrek gaztelaniaren menpe utzi du euskarazko antzerkia hein handi batean: ez da zirkuiturik sortu, publikoak originala gurago du itzulpena baino, euskarazko obrak sortzea taldeen borondatearen menpe dago, ...

Argazkia: Arrano.
Horrek, ostera ere, eramaten gaitu hegemoniara, euskara erdigunean jartzera. Beste bi adibide bururatzen zaizkit: komunikabide elebidunen kasua (Aitor Zuberogoitiak aztertua) eta Durangoko azokaren inguruan azken aldian sortu diren eztabaida eta ekimenak.
Beraz, argi dago euskara erdigunean egon behar dela. Egon ezean, asimetria soziala hain handia izanik, euskara periferiko eta bazterreko geratzen da.

Erantzunak
Nork: mike.2010/11/10 15:53:21.566 GMT+1
Hori da asimentria soziala hain zuzen ere. Baldintza horietan ETB1 eta ETB2ren artean ezin da egon berdintasunik. ETB1ek eduki beharko luke lehentasuna. Eta gainera, konpetentzia legeen arabera, ez du zentzu handirik ordutegi berean guraso bereko kate bik halako konpetentzia elkarri egitea. Baina hori beste kontu bat da ...
Nork: txerra.2010/11/11 09:15:37.467 GMT+1