Ados nago berak esaten dituen gauza askorekin. Baina guztiekin ez. Kritika latzak egiten ditu, ezker zein eskuma: abertzaletasunari, inperialismo linguistikoari, hizkuntza politikei eta abarri. Euskaltasuna babesten du, oso ondo azaldu barik zer den (lerro artean ulertzen da ondo).

Eta autodeterminazio linguistikoa aldarrikatzen du. Baina …. zelan gauzatzen da autodeterminazio linguistikoa egunerokoan? Pertsona bezala? Herri bezala? Euskaltzale bezala? Ez du hori azaltzen, nahiz eta zantzuak ematen dituen.
Eta, azkenik, zalantza bat geratu zait: zer da euskalgintza bulegotua? Nortzuk osatzen dute(gu)?

Erantzunak
Zure galderak irakurrita, Mikel Irizarren aspaldiko testua etorri zait gogora. Izagirrerena arrasto horretan ikusten dut.
Ondo izan.
Nork: Martin.2011/01/19 14:26:16.295 GMT+1
Nork: txerra.2011/01/20 08:15:28.227 GMT+1