Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/01 15:27:10.993 GMT+1

Irakurgaiak: Euskara jendea

Oraintxe bertan bukatu dut liburua irakurtzen eta horra hor komentarioa.

Euskara jendea, Xamar (Pamiela).
Dibulgazio liburua da, euskararen historia sozialari buruzkoa. Ezinbesteko ekarpena egiten du liburu honek. Datu gehienak ezagunak egin zaizkit baina horrek ez dio kentzen liburu honi ekarpena.

Alde batetik, han-hemenka sakabanturik zeuden hainbat eta hainbat datu biltzen ditu eta osotasuna eman. Eskertzekoa da. Gainera, euskararen soziolinguistikan horren premiazkoa dugun dibulgazioa egiten du. Liburua irakurterraza da eta eskoletan eta euskaltegietan oso erabilgarria.

Beste alde batetik, originala da egiten duen irakurketa. Euskal Herriaren historia da berez, baina ikuspuntu berri batetik. Hemen subjektua ez da balizko lurraldea, subjektua ez da herria. Horren azpitik (edo gainetik batek daki) dagoen hizkuntza komunitatea baizik. Euskaldunen historia da, euskaldun batek egina gainera.

Beraz, gomendatzeko moduko liburua da hau. Dena den, agian zaharkitua geratu da egin eta berehala, Iruña-Veleian egindako aurkikuntzengatik batez ere.


Bernardo Atxagak ere eman du liburuaren gaineko iritzia. (10.orrian).

Nork: garaigoikoa.2006/12/01 15:27:10.993 GMT+1
Etiketak: hizkuntza-soziologia euskara jendea sl dibulgazioa soziolinguistika xamar | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hizkunean ere liburu honen gaineko erreferentzia egon badago. Hona hemen lotura:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/libro/argit12_1_xamar_06_10/eu_xamar/argit12_1_xamar_06_10.html

Nork: txerra.2007/01/02 10:20:51.980 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.