Liburua interesgarria da, batez ere mundu mailako hizkuntzalariek arreta gutxi eskaintzen ohi dietelako gurea bezalako hizkuntza gutxituei. Eta eskertzen da. Dibulgatiboa da oso, hizkera arrunta, irakurtzeko erraza eta azkarra. Honen moduko saioak txalotzekoak dira. Askotan ahazten zaigu ikerketa sakon eta interesgarriak bezain garrantzitsu direla horien eta beste askoren dibulgazio lana egitea. Eta sarritan zailagoa da dibulgazioa egitea.
Dena den, ideia bat azpimarratu nahi dut, bereziki deigarria egin zaidana. Crystalek berebiziko garrantzia ematen dio arteari hizkuntza gutxituen egoera publiko zabalean hedatzeko. Eta esaten du ia ez duela filmik, kantarik, dokumentalik, poesiarik, museorik, ... horren gainean. Ba, niri iruditzen zait gure herrian "arteak" garrantzi berezia eskaini diola hizkuntza gutxituari: film gutxi (baina gure herrian apenas ez da egiten filmik), baina kantak ehunka bai (Ez dok amairutik gaurko taldeetara, Korrika, Ibilaldi eta besteen kantak aintzat hartu barik), poesiak ere dezente (horietako asko musikatuak) eta museoa, ba museoa ere: Bilbon dagoen Euskararen etxea.

Erantzunak
Nork: Benito.2008/10/10 13:27:00.267 GMT+2
http://karrajua.org