Ikuspuntu
soziologiko batetik, hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza baino
garrantzitsuagoa da. Eta hizkuntza ahul baten kasuan are gehiago.
Ikaskuntza beharrezkoa da, baina benetan erabakigarria jabekuntza.
Eta
horretan ari nintzela pentsatzen, zer jabekuntza bitarteko ditugun
euskaldunok etorri zait burura. Eta bi motatakoak ditugula bururatu
zait: naturalak eta artifizialak.
Naturalak
dira familia, lagunartea, kontsumo joerak, auzo-herri-hurbileko
zerbitzugintza, … Baina, zoritxarrez, horiek ez dira Euskal Herriko
herri eta auzo guztietan bermatuta, ezta familia guztietan ere.
Eraginkorrenak dira eta merkeenak, baina ez daudenean ez daude.
Eta,
horretarako, euskaldunok auzolanean sortu ditugu jabekuntza bitarteko
artifizialak. Adibidez, mintza-berba-solas lagunak. Edo haur eta
gazteei begira, aisialdian sortutako milaka ekimentxo. Edo euskaltegiek
sortutako barnetegiak. Baina nahikoak al dira? Eraginkorrak al dira?
2011/06/24 09:07:29.664 GMT+2
Jabetu gaitezen
Nork: garaigoikoa.2011/06/24 09:07:29.664 GMT+2
Etiketak:
soziologia
sl
hizkuntza
jabekuntza
soziolinguistika
ikaskuntza
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Benito.2011/06/25 03:23:26.716 GMT+2
http://karrajua.org/
Nork: Eider.2011/06/28 16:11:36.221 GMT+2