Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 08:47:43.660 GMT+2

Joxe Manuel Odriozola

Ez dakit nik Euskal Herrian nor den itzalik handiena duen soziolinguista (baldin eta horrelakorik esistitzen bada, inork ezagutzen al du bere burua soziolinguistatzat duen pertsonarik herri honetan?). Baina bai badakit zein den gai hauen inguruan liburu eta prentsa artikulu gehien idatzi dituena: Joxe Manuel Odriozola.

Argitaratu dituen liburu guztiak irakurri ditut, eta prentsan ere jarraitzen dut. Dena den, ni ez nago berarekin ados oro har (bloga irakurri ohi duen edonor horretaz konturatuko zen lasai asko), eta bere artikulu eta liburuak ez ditut iruzkindu. Orain gutxi amaitu dut bere azken liburua (Abertzaleak eta euskara, Elkar 2008). Ez dut ezer aipatu gura bere tesiez, ez alde ez kontra. Liburua oso argia da, eta berak ere ideiak oso garbi ditu, nik ez bezala.


Zorrik ez dut berarekin, inondik inora, baina aipamen bat merezi duelakoan nago. Batez ere, bere bi liburu, ezinbestekoak euskalgintza zer izan den eta zer den ulertzeko: Gerraureko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian (UEU, 1992; liburua osorik dago loturan) eta Euskalgintzaren lekukoak (Elkar, 2004).

Nork: garaigoikoa.2008/06/04 08:47:43.660 GMT+2
Etiketak: odriozola hizkuntza-soziologia joxe euskal sl manuel soziolinguistika herria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Azkena atzo, Berriaren iritzi sailean ateratako gutuna: Euskal Estatua. Txepetx ta ETA parean jarrita, interesgarria.
"Euskalduntasunak ez dauka oraindik bere formulazio politikorik eta gaurko abertzaletasunaren aldaera guztiak iruzurrak dira nazio euskaldunaren ikuspegitik begiratuta"

Nork: Marti(n).2008/06/04 21:19:47.046 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/1976

Eskerrik asko, Iker. Ez nuen atzo ikusi. Kasualitateak esistitzen al dira?

Nork: txerra.2008/06/05 08:29:45.678 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Errenferentziak:

...dako formazio premien azterketa. Euskara "salbatzeko" dekalogoaJoxe Manuel Odriozola Erreferentzia: Ekaina: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/06/01 20:25:37.616 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru