Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/21 19:46:40.570 GMT+1

Kanpokoari adi

Blog honetan betidanik saiatu izan naiz kanpokoari adi egoten (adi bizkaieraz, hau da, begira). Eta aspalditxotik gurera begiratzen ibili naiz. Baina oraingoan ere kanpokoari begiratuko diogu.
 
Lehenik eta behin, Kataluniara, betiko erreferentera. Webgunean jarri dituzte euren publikazio guztiak. Hizkuntza politikako idazkaritzakoek.
 
Baina, oraingoan, begirada bat ere botako diogu Mexikori. Bai, Mexikori. Han Guadalajarako unibertsitatean Sociolingúística del español izeneko ikasgaia izan badute. Eta ezagutza partekatzearen garai hauetan hangoek ere igotzen dituzte edukiak sarera. Neuk jarraitzen dut ikastaroa distantzian (eta ahal dudan neurrian, dena ez baitute igotzen). Interesgarria da soziolinguistikari hurbilpen akademiko bat egiteko.

Eta, azkenik, Galiziari ere adi. Eta Benitoren bidez, jakina, hona euskarazko dekalogoa.

Nork: garaigoikoa.2010/02/21 19:46:40.570 GMT+1
Etiketak: galizia mexiko soziolinguistika katalunia sl | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Interesgarrria Kataluniako hori. Azken batean publikazioak leku batean ipintzea baino ez da. Hemen ere berdin egingo balute, eta gauza bakoitza punta batean ez balego, dagoenean.
Bide batez, dekalogo horrek bide luzea egin du: Katalunia, Galizia, EH, Galizia, EH... Polita, ezta? ;-)

Nork: Benito.2010/02/21 21:10:30.613 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Ba bai, berez ez da zaila baina bueno .....

Eta bai, oso polita egin duen bidea, benetan, iturri txikiek ere busti egiten duten seinale.

Nork: txerra.2010/02/22 14:16:34.889 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru