Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/14 20:35:47.550 GMT+1

Kuturgintzaren gakoak

Aurrekoan esan nuen blogean oso gutxitan aipatu izan dudala euskarazko kulturgintza. Eta saiatuko naiz horri erantzuten. Artikulu batzuk ditut buruan horren gainean eta gaurkoan doa lehena.

Sorguneak egindako ikerketa batetik atera dira jarraian datozen hiru ondorioak. Euskarazko kulturgintzaren diagnosi azkarra da. Zeintzuk izan dira azken urteotan euskarazko produkzioaren gakoak?
- Euskara beregaina eta erdigunean izan den diziplinetan egin du aurrera euskarazko kulturak (adibide moduan jartzen dute eurek bertsogintza, eta kontrako adibide moduan antzerkigintza).

Argazkia: Benito

- Norberaren sormena gakoa denean, eta produkzio azpiegitura handirik behar ez den diziplinetan, askoz gehiago produzitu da: literaturan eta musikan. Azpiegitura handiak behar dituztenetan (zinema, antzerkia, ikus-entzunezkoak) urrats motzagoak eman dira. Inbertsio handia eskatzen duten diziplinei gizarte zibiletik erantzutea zaila da.

- Soilik merkatuari begira edo merkatutik bizi den sortzailetza duten diziplinek urrats txikiagoak eman dituzte.

Nork: garaigoikoa.2010/11/14 20:35:47.550 GMT+1
Etiketak: euskara soziologia kulturgintza kultura hizkuntza sorguneak sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Gaur Berriak ekarri du ikerketaren albistea.

Nork: txerra.2010/12/14 15:34:41.760 GMT+1

Errenferentziak:

...koak"> 2 All 0 Influential $(window).load(function(){$('#side-ad-block').oneriot_ads();}); Kuturgintzaren gakoak - Garaigoikoa blogak.com/garaigoikoa/kuturgintzaren-gakoak &n...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Kuturgintzaren gakoak - Garaigoikoa [blogak.com] on Topsy.com 2010/11/14 22:21:47.365 GMT+1

...eragile eta sustatzaile izan behar du, eta horrela izanik kultura biziberritzeko gune estrategiko bihur daiteke. Saileko beste artikuluak:- Kulturgintzaren gakoak- Erreferentzia: Euskara erdigunean jartzeak beste kultur politikak behar ditu - Garaigoikoa 2010/11/30 21:55:53.200 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru