Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/10/01 17:56:13.148 GMT+2

Made in Galiza

Blog honen aspaldiko laguna da Sechu Sende galiziarra. Asteburu honetan interneten ostera batzuk eman ditut eta bere blogarekin topo egin dut. Made in Galiza du izena eta oso emankorra da, egunean bi post –edo argitaratzen ditu. Umoretsua da bloga eta hizkuntza kontuak aipatzeaz gain, bestelakoak ere aipatzen ditu Sechuk.


Ikusi eta berehala, harpidetu naiz bere blogera. Hona zenbait artikulu ekarri nahiko nituzke:

-         Conflito lingüistico e literatura (1)

-         Conflito lingüístico e literatura (2)

-         TEST: a LÍNGUA E TI

-         MANIFESTO PUBLICITÁRIO DA LÍNGUA

 

Esta manhá
umha das minhas palavras preferidas
puxo-se gasolina
no centro da praça
diante das cámaras de tv
e ardeu
para chamar a atençom
por todas as palavras da minha língua.
Outras ameazam
com seguir o mesmo caminho
se nom garantimos
um futuro digno para o nosso idioma.

-Sechu Sende-

Gaur goizean
nire hitz kutunetako batek
gasolina bota du bere buru gainetik
plazaren erdian
telebista kameren aurrean.
Eta su hartu du
nire hizkuntzaren hitz guztien alde
deiadar egiteko.
Beste hitz batzuek
bide bera hartuko dutela diote,
gure hizkuntzarentzat
etorkizun duina bermatu ezean.

Posted by: garaigoikoa.2007/10/01 17:56:13.148 GMT+2
Tags: galizia hizkuntza-soziologia sechusende soziolinguistika sl | Permalink | Comments (2) | References (2)

Comments

Ba bloga gustatu baldin bazaizu Galaxia editorialean dagoen izen bereko liburua gomendatzen dizut, hizkuntzaren egoeraren azterketa egiten du, ipuinen bidez... ikaragarri ona!

Agur! ;)

Posted by: Sugoi.2009/01/31 20:55:07.018 GMT+1
http://www.blogak.com/amets

Bai, Sugoi, liburua ezagutzen dut eta irakurria dut dagoeneko. Oso liburu gomendagarria, bai horixe. Gainera, nahiz eta galizieraz izan, oso-oso-oso ondo ulertzen da.

Posted by: txerra.2009/02/02 08:42:11.813 GMT+1

References

...z soilez, mezu indartsuak zabaltzeko ahalmena duela. .- Publizitateak hizkuntza baten sustapenaren alde eraginkortasunen bat izan dezakeela. Garaigoikoa blogean topatu dut bai manifestua bai haren sortzailea edo behintzat zabaltzaileetak...

Reference by: Euskara eta Publizitatea » Manifesto publicitario da língua 2007/10/31 16:25:07.144 GMT+1

...z soilez, mezu indartsuak zabaltzeko ahalmena duela. .- Publizitateak hizkuntza baten sustapenaren alde eraginkortasunen bat izan dezakeela. Garaigoikoa blogean topatu dut bai manifestua bai haren sortzailea edo behintzat zabaltzaileetak...

Reference by: Manifesto publicitario da língua « Euskara eta Publizitatea 2009/05/21 19:09:12.369 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco