Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/26 18:10:52.333 GMT+1

Noiz lortuko da normalizazioa?

Aurreko baten lagun batzuekin nengoen trago bat hartzen. Eta bat hasi zitzaidan galdetzen ea zertan egiten nuen lan. Nik kontatu eta berak egin zidan galderatxo bat: noiz lortuko da euskararen normalizazioa? Eta galdera potoloei erantzun potoloak, ezta? Horrela esan nion hitzez hitz (erdaraz ari ginen baina): normalizazioa lortuko da Bilboko kamelloek euskaraz trapitxeatzen duten egunean.
 
Bueno, hor hasi ziren komeriak. Batek ez dakit zer esan eta besteak badakit zor. "Ta ze hasi behar gara kamelloak euskalduntzen ala?" ... Baina, tira, atera nintzen gustura eztabaidatik. Eta handik gutxira Euskadi Irratian entzun nuen Andres Urrutia. Eta berak esan zuen hitzez hitz hau ere: euskara eraman behar dugu saloi handietara eta kale kantoietara. Gauza bera da, ezta?


Nork: garaigoikoa.2009/11/26 18:10:52.333 GMT+1
Etiketak: soziologia hizkuntzaren sl barrako berbaldiak soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zenbat biderrez nahasten da euskara normalizatzea euskara garbi mantentzearekin, ezta?

Nork: Benito.2009/11/26 20:28:27.595 GMT+1
http://karrajua.org

agian diru-laguntza bereziak eskatu ditzakegu kamelloen lanean eragiteko... lan mundua, aisialdia... zer da eurena?
:)

Nork: rozio.2009/11/29 11:47:53.310 GMT+1

Lan mundua argi, ezta? Drogaren langieak batu daitezen ......

Nork: txerra.2009/11/30 10:52:38.831 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru