Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/02 16:46:39.972 GMT+1

SL aplikatua

Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean. Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida.

Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da.

Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte barrutik ezagutu dut (Derioko lehen dinamizatzailea izan nintzen) eta orain, ostera, egunerokoan. Ikusiko dugu zelan moldatzen garen. Horrenbeste aldiz egin dut berba berbalagunez, egitasmo honek dituen onurez, egitasmo honek izan ditzakeen proiekzioaz. Orain eltzea sutan probatzeko garaia heldu da. Jarraituko dut informatzen ……. 

Portzierto, gaur atera da argian Lea-Artibaiko berbalagunari buruzko artikulu bat.

Nork: garaigoikoa.2007/03/02 16:46:39.972 GMT+1
Etiketak: hizkuntza-soziologia berbalagun tximintx soziolinguistika mintzalagun sl berbalaguna argia derio mintzalaguna | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ongi etorri berbaluntzaileen mundura. Hori bai, txisme guztiak ez itzazu hemen kontatu.

Nork: Benito.2007/03/02 19:21:56.114 GMT+1
http://karrajua.org

Errenferentziak:

...egindakoa. Eta hilabetea amaitu nuen neure lagun bati aipamena eginez. Eta orduan esandakoa berretsiz, eskerrik asko Belen, maite zaituegu.SL aplikatuaBi webgune berri

Erreferentzia: Martxoa: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/03/01 20:17:31.533 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru