Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/26 20:58:40.259 GMT+1

Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna

Aste honetako Argian Iñaki Martinez de Lunak oso zutabe interesgarria idatzi du. Zutabetik entresaka txiki bat, oso deigarria egin zaidana.

(...)soziolinguistikaz gizartean dagoen ezjakituria. Izan ere, gizarteak ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi errespetatzen diren...; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin, jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin beharra baino ez du ikusten eta, sentimendu horiekin, txotxongilo bat da alderdi politiko batzuen eskuetan. Hauek, lan pedagogikoa egin partez, gizartearen zalantzak eta kezkak baliatzen dituzte euren interesak lortze aldera.

Hortaz, euskararen arriskuez eta soziolinguistikaren konplexutasunaz gizartea ongi jabetuta egotea da egoera hori iraultzeko abiapuntua. Baten batek zioen politika gauza garrantzitsuegia dela politikarien eskuetan uzteko; euskara ere bai.


Nork: garaigoikoa.2010/02/26 20:58:40.259 GMT+1
Etiketak: euskara soziologia de iñaki martinez luna hizkuntza sl argia soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ene! Pasarte berdina jarri dut orain Atoan-en.

Nork: Benito.2010/02/26 21:37:55.211 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Telepatia Benito, telepatia. ....... Biok jarri badugu, ona den seinale, ezta?

Nork: txerra.2010/02/27 09:42:04.326 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru